null “Errafian bordatuak nola egin”


 

"Errafian bordatuak nola egin"

Idoia Lizeaga eta Inma Gomezek tailer bateratua antolatu dute.
 

Idoia Lizeaga eta Inma Gómez, Habian! ekintzailetza inkubagailuan izandakoak biak, tailer bateratu bat antolatu dute. "Errafian bordatuak nola egin", udan gure saskiak pertsonalizatzeko tailerra. 5 pertsonako talde murriztuetan izango dira tailerrak.

 

 

IDOIA LIZEAGA
Idoia bitxigilea da, natura da bere inspirazio iturri eta loregintzaren bidez sortutako artea naturarekin lotzea bilatzen du, eta zergatik ez, soinean eraman.

Lore-saltzaile profesional gisa bide luzea egin du, Land Art instalazioetan (Girona temps de flors, besteak beste) parte hartu eta Escola D'Art Floral de Catalunyan irakasle aritu eta gero, Euskal Herrira itzultzearekin batera, ibilbide berria hasi zuen Idoia Lizeagak Zizurkilgo Fraisoro Nekazaritza Eskolan, ekitaldien koordinazioaz arduratuz eta ikastaroak emanez, Fraisoron bertan eta  Gipuzkoako Merkataritza Federazioan bazkide diren lore-saltzaileei (Donostiako Bulevard-eko kioskoaren dekorazioa; Lorearen eta Landarearen Merkatuaren baitan Tolosako San Francisco pasealekuan zintzilikako dekorazioa).  

www.idoializeaga.com

 

INMA GÓMEZ

Ikuskizunetarako jostun eta kapela-egilea, kapela-artea Eugenia Jiménez Sevillako artistaren eskutik ezagutu zuen. Gero, "ikuskizunetarako jantzi eta joskintzan teknikariaren" ikasketak osatu zituen AEG Lanbide Heziketako zentroan (Donostia).

Goi-mailako joskintzaren lorean aditua da eta Frantzian nahiz Japonian egindako moduan lantzen du. Emaztegaiaren jantzietarako, baita festetako jantzietarako ere aplikazio bordatuetan diseinu berriak garatu ditu. Azkeneko urteetan Saioa Matxainekin lankidetzan aritu da "Nishi" bilduman. Gauza bera egin du emaztegaien jantzien bordatuei buruz Ammiu atelierrekin.
Ikuskizun desberdinetarako jantziak egin ditu: "Erritu" eta "Gernika-Guernica", Kukai dantza-konpainiarenak, eta 'PikoTailuke' Oreka TX taldearena.

Halaber, "El desdén con el desdén" antzezlanean emakumeen jantziak egitez arduratu da bere azkeneko lanean. Obra klasikoa da eta hirurogeigarren hamarkadaren aristokrazian girotuta dago.

www.kkumatelier.es

 

 

 

Azken berriak

IDOIA LIZEAGA IZAN DA EITBKO BIBA ZUEK SAIOAN

20/02/24

+

Saioa Matxainek Sormena bultzatzen du bere Joskintza eta Patroigintza Ik...

21/12/23

+

BDCC OSTEGUNA jardunaldia Errenterian: Hizkuntza Teknologiak bultzatzea ...

20/11/23

+