null 6 Gosari Kreatibo HABIAN! hazitegian


'Bitxikeriak' lelopean, Agara Agirre eta Laura Aguilar bitxigileek ikastaroak emango dituzte larunbatero Errenteriako Torrekua eraikinean 10:00etatik 12:00etara.

Martxoaren 7tik aurrera eskaintza bereziak izango dira Errenteriako Torrekua eraikinean. Agara Agirre eta Laura Aguilar bitxigileek sormen gosariak eskainiko dituzte eta bertaratuek, beraien alde sortzailea ezagutzeko aukera izango dute.

Ikastaroak larunbatero HABIAN! hazitegian izango dira, bertan egiten baitute gaur egun lan Laurak eta Agarak. Beraien tailerreko ateak ireki nahi dizkiete herritarrei eta gosari goxo baten bueltan beraien ofizioa erakutsi.

 Bitxigintzako teknikak ikasteko aukera izango dute bertaratzen direnek, belarritakoak eta eskumuturrekoa korapiloekin, hariekin egindako bitxiak, paperez egindako lepokoak, belarritako eta eraztuna, dira, besteak beste, eskainiko diren tailerrak.

Martxoa, apirila eta maiatzean egingo dira bi sortzaileek gidatutako 6 ikastaroak eta 12 urtetik gorako edonork parte hartu dezake tailerretan.  Ez da beharrezkoa ezagutzarik edukitzea.

Ezagutu itzazu

Agara Agirre

Diseinu garaikidea eta artisau teknikak uztartzen ditu. Egunero erabiltzeko bitxiak edota bitxi artistikoagoak egiten ditu, lan eta pieza guztien prozesua eskuz eginez.

Bere sortzeko grinari jarraituz, Donostiako EASO POLITEKNIKOA egin ostean, Polonian ikasitakoak praktikan jartzeko aukera izan zuen. Orduz geroztik, gelditu gabe dabil;

Porton (Portugal) izan zen autore bitxigintzako nazioarteko erakusketa batean. Mundu mailako bitxigile batzuk hautatuak izan ziren erakusketa horretarako. Agara Agirre horietako bat izan zen. Horrezaz gain, Europan zehar egingo den erakusketa ibiltari batean parte hartuko du, ehunekin egindako bitxiak oinarri izango dituen erakusketa.

Urtarrila bukaeran mundu osoko 50 diseinatzailek parte hartu zuten Luis Acostak Madrilera ekarritako erakusketa batean, “III Muestra de orfebería y joyería contemporáneas”. Horien artean Agara Agirre izan zen.

Azkenik aipatu, Dinagu proiektupean Donostiako Gabonetako azokan ere parte hartu duela, Lau sortzaile txikik osatzen duten proiektua da, elkarlanean. Bakoitzak bere arloan egiten du lana, euskaldunak, emakumeak, prozesu guztia eskuz egiten dute, hasieratik bukaerara.

Hemenhttps://www.agaraagirre.com/ bere lanak ikus daitezke.

Laura Aguilar

Arte Ederretako graduatua Sevillako Unibertsitatean eta urregintzako eta zilargintza artistikoko goi-mailako teknikari espezializatua Kordoban, artista sevillar gazte hau 2017tik bizi da Donostian. Hemen, Gipuzkoako Artisten Elkartean presentzia aktiboa izan du, hainbat erakusketatan parte hartuz, bai elkarte beraren barruan eta baita Okendo kultur etxean ere. Gainera, bakarkako hainbat erakusketa egin ditu hiriko hainbat tokitan: alboka Taberna (2017an eta 2019an), Café Caravanserai (2019an), eta Solo & Company Creations (2019an). Gipuzkoako hiriburutik kanpo, hainbat erakusketa kolektibo ere egin ditu: eskulturarenak (Irene Balboa Udal Liburutegia. Arruda dos Vinhos, Lisboa, Portugal - 2015), pinturakoa ("12cm" -Pasaia, Hendaia eta Arguedas, 2019-2020), bitxigintzakoa (Historia Viva de Al Andalus Liburutegia – Kordoba, 2016). La Caixa Fundazioa – Kordoba, 2017. Dionisio Ortiz Arte Eskola – Kordoba, 2017) eta "No-Land TRIO" jazz taldearekin erakusketa eta solasaldia Montalbán de Cordobako "Z" arte Garaikideko Jardunaldietan (2019).

Gaur egun, Habian! hazitegian du tailerra, eta bere proiektu artistikoekin eta bitxigintzako proiektuekin jarraitzen du, "Laura Aguilar Arte y Joya" sinadurarekin. Bi diziplina horiek bere obrek jasotzen duten diskurtso artistikoaren bidez batzen ditu, oro har memoriari, bizi den lekuari eta ibilbideari buruz hitz egiten baitute.

Informazio gehiago Instagram@larteyjoya kontuan edo zure web orrian aurki daiteke:

Lehen gosari-tailerra martxoaren 7an

Martxoaren 7an izango da lehen tailerra “Bitxiak korapiloekin: belarritakoak eta eskumuturrekoak” lelopean, goizeko 10:00etan Errenteriako Torrekuan eraikinean.

Martxoa 2020

  • Martxoak 7; bitxiak korapiloekin: belarritakoak eskumuturrekoa.
  • Martxoak 14; bitxiak korapiloekin: lepokoa eta eskumuturrekoa.
  • Martxoak 21; hariekin egindako bitxiak: belarritakoak.
  • Martxoak 28; paperezko bitxiak: lepokoa.

Apirila 2020

  • Apirilak 18; paperezko bitxiak: belarritakoa eta eraztuna.
  • Apirilak 25; bitxiak bolatxoekin: lepokoa.

Eskaintza bereziak, erreserbak eta izen-emateak

Tailerren kostua 30 eurokoa izango da horietako 4tan, eta 15ekoa beste bietan. Sortzaileek, aldi berean, eskaintza bereziak eskaintzen dituzte tailer batean baino gehiagotan izena emanez gero. Bitan izena emanez gero, 50 euro ordaindu beharko da, eta lau tailerretan eginez gero, 80 euro. Tailerretan 12 urtetik gorako edonork parte hartu ahal izango du. Eskaintza gehiagorako, informazioa eta izena emateko, Agara Agirrerekin harremanetan jarri, 636182466 telefonora deitu, edo Laura Aguilarrekin, 653710073 zenbakira deitu.

Ekonomia eraldatzen sorkuntzan eta elkarlanean oinarrituz

Habian! egitasmoaren bidez Errenteria eta Oarsoaldeko ekonomia eraldatu nahi da, sorkuntzan eta elkarlanean oinarritutako eredu batean bihurtzeko. Horretarako bi hazitegi jarri ziren martxan: Habian! Fabrika Kreaktiboa eta Habian! Teknologia Kreaktiboa. Teknologia berrietan, artisautzan edo bestelako ofizio sortzaileetan oinarritutako proiektuekin datozen ekintzaileei laguntza zerbitzua eta jarduera bertan garatzeko espazioa eskaintzen zaizkie. Tailer honen bidez, arte diziplina hau herritarrarengana gerturatu nahi da, beraiek sortutako bitxi bat etxera eramateko aukera emanez. 

 

Harremanetarako:

habian@oarsoaldea.eus

943.494.129

Azken berriak

IDOIA LIZEAGA IZAN DA EITBKO BIBA ZUEK SAIOAN

20/02/24

+

Saioa Matxainek Sormena bultzatzen du bere Joskintza eta Patroigintza Ik...

21/12/23

+

BDCC OSTEGUNA jardunaldia Errenterian: Hizkuntza Teknologiak bultzatzea ...

20/11/23

+