null Artisau-talentua bilaketa Oarsoaldean BERPIZTU ATB programaren bidez


Programak prestakuntza intentsibo espezializatua eskainiko du artisautza-arloan, eta 6.000,00 euroko beka, laguntza integrala eta inkubagailuan 3 hilabeteko doako kokalekua eskainiko die dagoeneko ofizioa bere “modus vivendi” egiteko prozesuan dauden edo izatea nahi duten artisau tradizional eta artistiko  eta digitalei.

Oarsoaldea eskualde-garapenerako agentziak eskualdeko sormen-ekonomia sustatzearen aldeko apustuan eta Eusko Jaurlaritzak finantzatutako BERPIZTU programaren laguntzarekin, BERPIZTU ATB.-ArtisautzaBultzatzeko Programa abiarazi du.

Programa hau Oarsoaldea komunitate ekintzaile osorako egiten ari den sormen-ekintzailetza dinamizatzeko ekintzen barruan kokatzen da, enpresa berriak bultzatzeko eta gure eskualdeko enpresa-sarea indartzeko helburuarekin.

Habian, ArtisauAuzoa eta Agustinak apustu horren isla dira, eta ingurune mesedegarria dute JantziarenZentroa, Lekuona, Albaola eta Dantzagunearen bitartez.


ZER ESKAINTZEN DU BERPIZTU-ATB PROGRAMAK?

Asko dira artisautzan eta artisautzatik bizi nahi duten pertsonek bidean topatzen dituzten arazoak, eta programa honek, bere prestakuntzaren, beken eta proiektuei laguntzearen bidez, erantzuna eman nahi die.

Berpiztu ATB programak orientazioa eskaini nahi die artisauei beren proiektuaz hausnartzeko orduan, indarguneak eta ahulguneak aztertuz, sortzen zaizkien zalantzei erantzuna emanez, falta diren trebetasunak hobetuz eta dauzkaten trebetasunak indartuz. Beren proiektuetan aurrera egiten laguntzea, haietaz gozatuz, lankidetza, konpromiso eta komunitate errealeko giroan.

 

ARTISAU-TALENTUAREN BILAKETA

Horregatik, artisautzako sektorean lan egiten duzun pertsona bazara, ez bazaude alta emanda, edo sortu berri den proiektu bat baduzu, “zuretik bizi” nahi baduzu, lankidetzan lan egin nahi baduzu, bitxigintzako, modako, ilustrazioko, marrazketako eta abarretako proiektu bat baduzu, eta, ahal dela, gure eskualdean bizi bazara, BERPIZTU ATB programak lagun zaitzake.

 

HORRELA IZANGO DA PROZESUA

Lehenengo  fasea prestakuntza-fasea intentsiboa eta taldekoa izango da, eta Berpiztu-ATBk 10-15 emakume eta gizon hautatuko ditu parte hartzen duten pertsona guztien artetik. Saio horietan, honako hauek landuko dira: esperientziazko prestakuntza, artisau- eta sormen-sektorean espezializatutako monografikoak, networking-jarduerak eta ATB topaketak, proiektu bakoitzak izan ditzakeen beharrak identifikatzeko parte hartzen ari diren pertsonen artean.

Proiektu guztien artean, 2 hautatuko dira, eta beka bat jasoko dute, beren proiektuan beste hiru hilabetez lanean jarraitu ahal izateko.

LEHENENGO BILERA

Datorren urtarrilaren 25ean, 10: 30etan tailer bat antolatuko dugu, ATB programa zertan datzan azaltzeko. Anima zaitez eta parte har ezazu, BERPIZTU ATB behar duzun bultzada izan daiteke. Topaketa Habian! Inkubagailuan izango da. Torrekua eraikina z/g, Errenteria. Eman izena hemen!

Ezin duzu? Deitu 943494129 edo idatz iezaguzu habian@oarsoaldea.eus eta galde iezazkiguzu zalantzak.



ANIMATU PARTE HARTZERA

Miguel Ángel Sánchezek, Oarsoaldeko presidenteak, BERPIZTU ATB programan parte hartzera animatu nahi ditu artisautzatik bizi nahi duten eta horrelako proiektuen garapenarekin lotutako etorkizun profesionala izateko nahia duten pertsona guztiak. Zalantzarik gabe, haien parte-hartzea aberasgarria izango da, bai parte hartzen duten pertsonentzat, bai gure eskualdeko enpresa-sarearentzat.

«Ofizioetan, balioetan, ematen duten horretan sinesten dugu, eta horregatik lagundu nahi dugu programa honen bidez Oarsoaldean kokatutako artisauek beren ametsa gauza dezaten».

Informazio gehiago eta izen-emateak (urtarrilaren 21etik otsailaren 10era).

          

Azken berriak

IDOIA LIZEAGA IZAN DA EITBKO BIBA ZUEK SAIOAN

20/02/24

+

Saioa Matxainek Sormena bultzatzen du bere Joskintza eta Patroigintza Ik...

21/12/23

+

BDCC OSTEGUNA jardunaldia Errenterian: Hizkuntza Teknologiak bultzatzea ...

20/11/23

+