null BIZI ARTISAUTZA PROGRAMA


Errenteria udalerrian maila handiko artisauak eta sortzaileak dituzte eta beraien eskutik tailer interesgarrietan parte hartzeko aukera izango dugu azaroaren 19, 20, 21 asteburuan eta azaroaren 26, 27 eta 28ko asteburuan. Artisauen jardunari ikusgarritasuna eman nahi die udalak, Bizi Errenteria egitasmoarekin lerrokatuz, herriko ekonomia suspertzeko estrategiarekin indarrez jarraituz. Hala iragarri dute azaroaren 9an Lekuonan egindako agerraldian.


Bizi Artisautza programa Errenteriako udalaren Artisau Auzoa ekimenaren baitan kokatzen da, helburua, alde zaharra biziberritzea eta artisautza edo lanbide sortzaileak sustatzea delarik.

Helburu berarekin kokatu zen HABIAN! egitasmoa Torrekua eraikinean eta asmo horiekin beraiekin birgaitu dira eta artisauen esku jarri dira hutsik zeuden bi lokal komertzial Erdiko kalean, Eusko Jaurlaritzako Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Sailaren laguntzarekin eta Oarsoaldea Garapen Agentziaren bidez. Honela, Bizi Artisautza programa, orain arteko ibilbidea osatzera eta horri segida ematera dator.


Artisauen eskuak, hatz sentikorrak eta eskarmentu handikoak dira, beharbada, artisauen abiltasun handiaren erakusgarri argienetakoa. Ondo ezagutzen ditu erabiltzen dituen materialak eta haien esku trebeek beharrezkoak diren objektuak sortzen dituzte. Artisautzako lanbideak ugariak bezain anitzak dira. Egungo erronka nagusia, beraien jardunean jarraitu ahal izatea da, geroz eta azkarrago aldatzen ari den mundu honetara moldatuz, beti ere esentzia eta berezkoak dituzten ezaugarriak galdu gabe.

 

#BiziArtisautza Tailerrak


Egun eta ordu desberdinetan eskainiko diren tailerrak hauexek izango dira: 

 

Lore-instalaziorako tailerra (Idoia Lizeaga Bitxigile artisaua eta lore-maisuaren eskutik): Olibeteko gaileten forma  gogoraraziko duten  belarrezko eta kolorezko artilezko zirkulu txikiak egingo dira eta ehundura bat osatuko da, dilindan bezala, Erdiko Kaleko horma bat estaliko dutenak. Zeineri zuzendua: Edonorentzat.


Manchester txiki urban sketching (Ainhoa Redondo ilustratzailearekin eskutik): Kaleetan zehar geratzen diren lantoki edo fabriketako aztarnak eta bere ingurua marraztuko ditugu Manchester txikiaren ibilbidea eginaz eta haren historia ezagutuz (gidari bat egongo da). Zeineri zuzendua: Edonorentzat.


Ibilbide honetan parte hartzen duen orok hamaiketakoa izango du Zituenen eskutik 13:00ak aldera beraien egoitzan. Info+: https://totenart.com/tutoriales/urban-sketchers/


Arkatzak, akuarelak eta horrelakoak ekarri beharko dituzte parte-hartzaileek (Kuadernoa tailerrean banatuko da).

Pasta egiteko tailerrak (Zituene-Pasta obradore kooperatiboaren eskutik): Zereal ezberdinak ezagutu eta pasta eskuz egiteko prozesua zein den ikasiko da. Errenteriako fabrika-garaiari erreferentzia egingo dio. Zeineri zuzendua: Edonorentzat. Haurrak beti helduren baten laguntzaz.

Egurrezko totemak egiteko tailerrak (KROMOSOMAren eskutik, Egurrezko jostailu didaktikoak). Totem irudia duen egurrezko panela egingo da Errenteriako fabrika-garaiari erreferentzia eginaz.


Elkarlaneko egurrezko eraikuntzak egiteko partaidetza tailerrak (KROMOSOMAren eskutik, Egurrezko jostailu didaktikoak).  Elkarlaneko egurrezko eraikuntzak egingo dira Errenteriako fabrika-garaiari erreferentzia eginaz.


Egurrezko elementu mugikorrak egiteko partaidetza tailerrak (KROMOSOMAren eskutik, Egurrezko jostailu didaktikoak): Egurrezko pieza mugikorrak egingo dira, birakariekin lotuta eta Errenteriako fabrika-garaiari Erreferentzia eginaz. Mugikorrak Errenteriako hainbat gunetan jarriko dira.


Telariak tailerra (Saioa Matxain moda diseinatzailearen eskutik): Ehungintza enpresek Errenterian izan zuten garrantziaz arituko da. Herrian egon ziren enpresak ezagutuko dira eta emakumeek bertan izan zuten rolaz hitz egingo da. Ehungintzan murgilduko da, dauden zuntz eta ehun motak ezagutuz. Erabiltzen ziren prozesu eta makinen erabilera ere ezagutuko dira eta ehunak fabrikatzeko lotura motak egingo dira.

Tailer bakoitzaren xehetasunak jakin eta sarrerak erosteko hemen duzue informazioa bere osotasunean:

https://sarrerak.errenteria.eus/inicio

 

Era berean, sarrerak eskuragarri daude Lekuonan bertan.
 

                

 

 

Azken berriak

Shandra Martinez, talentua arte bilakatzen denean

03/01/22

+

Gabonetako apaingarriak sortzeko tailerrak familia guztiarentzat

15/12/21

+

Webinarra. KULTUR PRODUKTU ETA ZERBITZUAK: TEKNOLOGIAREN BIDEZKO MERKAT...

11/11/21

+