null KIBO Moda Consciente-ren desfilea Donostiako Miramar Jauregian


Bere azken desfilearen arrakasta ikusita, Ruben Pantigak KIBO moda kontzientearen hurrengo desfilea iragarri du.

Desfile berria azaroaren 26an izango da, 20:00etan, Donostiako Miramar Jauregian eta bertan, Ruben-ek hainbat proposamen aurkeztuko ditu. Desfilea uda honetan Dant-z Music, Sin desperdicio eta Emausekin batera sortutako pieza batzuekin itxiko da.

 

KIBO, EKOMODO, Maider Alzaga eta Wave_back_project-ekin batera Urbilen.

Urbil merkataritza-guneak moda iraunkorreko markentzako gune bat gordeko du abenduaren 1etik urtarrilaren 5era bitartean.

Ruben Pantiga, Habian!-eko egoiliarra, bertan izango da, eta bere jantziak eta osagarriak erakutsiko ditu. KIBO moda kontzienteaz gain, EKOMODO, Maider Alzaga eta Wave_back_project-en diseinuak ere ikusi ahal izango dira.

KIBO MODA CONSCIENTE ezagutzen al duzu? Anima zaitez!

Azken berriak

BDCC OSTEGUNA jardunaldia Errenterian: Hizkuntza Teknologiak bultzatzea ...

20/11/23

+

ALDAKETAK SORTZEN PROGRAMA

25/10/23

+

Kilometrotan eskualdeko artisauen gunea erriolarekin bat!

02/10/23

+