null Uztailean tailerrak Habian!en


Uztailean zehar, modaren eta ehungintzaren arloko tailer ugari egingo dira. Tailer horiek Torrekua eraikineko Habian! Inkubagailuan lantzen ari diren proiektuek gaur egun egiten dituzten jarduerekin lotuta daude. Tailerrak herritarrei zuzenduta daude eta moda kontsumitzeko modu berrien inguruan sentsibilizatzea eta modaren munduan modu ludikoan murgiltzea dute helburu. Era berean, gaur egungo kontsumo-paradigmaren aldaketaren garrantzia azpimarratu nahi da ehungintzaren esparruan, beste aukera batzuk eskainiz, hala nola ehungintzaren iraunkortasuna, moda kontzientea, slowfashion eta tokiko kontsumoa.


Tailerrak Habian! -ko sei egoiliarren eskutik antolatuko dira, Oarsoaldeko Garapen Agentziarekin batera, Saioa Matxain Mugikarekin (SAI-SUO markaren sortzailea, moda diseinatzailea), Anne Gajate Gagorekin (bere marka sortu duen moda diseinatzailea, ANNE GAGO), Ruben Pantigarekin (moda argazkigintzan espezializatua, moda marka kontziente eta iraunkorraren sortzailea, KIBO), Marta Marekekin (jostailuen eta material sentsorial didaktikoen arloko Marta Sensorial markaren sortzailea), Maite Anton Mugertzarekin (Txatxala markarekin oihalezko osagarriak sortzen ditu) eta Jone Zubizarreta Unzuetarekin (bitxigintza eta keramika uztartzen ditu Jone ZZ proiektuan).


TAILERRAK UZTAILEAN


Uztailean zehar egingo diren saioetan, interesa duten pertsonek tailer hauetan parte hartu ahal izango dute:


Tie-dye ile-zintazko tailerra zeramikazko piezekin, Tote motako poltsa bat sortzea makinaz josiz edo korapilo japoniar baten bidez, brotxeak, giltzatakoak, feltrozko urtebetetze-koroak patroien bidez, festa-diademak, nezeser bat edo lihozko kimono bat egiten ikastea dira datorren uztailean dauden sormenezko aukerak!

 


Aukera asko gustu guztietarako tailer hauetan, aldez aurreko ezagutzarik behar ez denean eta material guztia antolakuntzak erraztuko ditu. Parte-hartzaile bakoitzaren originaltasunak eta trebetasunak erabakiko du bere lanen emaitza!

JARRI ZURE BURUA PROBAN, ZEIN SORTZAILEA ZAREN JAKITEKO.


TAILERREI BURUZKO INFORMAZIO GUZTIA HEMEN

 

IZEN-EMATEAK

Izen-emateak, formulario hau betez edo honako helbide honetara idatziz: habian@oarsoaldea.eus

 

 

NORK EMATEN DITU


Saioa Matxain Mugika #saisuo
ESDIko (Sabadell) Moda Diseinuko eskolan ikasi zuen. Gipuzkoara itzuli zenean, hainbat proposamen aurkeztu zituen Gure Moda Gaur-en (Donostia). Prestakuntza akademikoa osatzeko, neurrira egindako jantzien eta ikuskizunen goi-mailako ikasketak egin zituen AEG moda eskolan (Donostia). 2016an Kutxa Kultur Modan egoiliar gisa hautatu zuten, eta bertan SAI-SUO marka sortu zuen. Egoitza amaierako lan gisa, Balenciaga museoan (Getaria) NISHI bilduma aurkeztu zuen. Antzerki- eta zinema-produkzioetarako jostun-lanak egin ditu. Gaur egun, patroigintzako eta jantzigintzako irakasle gisa ematen ditu eskolak Donostiako Historias hiladas-en.

https://saisuo.es/


Anne Gajate Gago #AnneGago
Anne Gajate Gagok DissenyESDi Goi Mailako Eskolan egin zituen Moda Diseinuko ikasketak Sabadellen (Bartzelona), eta bertan Ion Fiz diseinatzailearengandik ikasteko aukera izan zuen Sodupen (Bilbo). Gradua amaitu ondoren, Donostiako AEG moda eskolan espezializatzen jarraitu zuen, eta hainbat tailerretan lan egin zuen Donostiako patronista gisa. Modaren munduarekiko grinak eta xehetasun txikiekiko obsesioak bultzatuta, oso jantzi delikatuak sortu ditu, aukera eta ospakizun berezietarako, ANNE GAGO markapean. Diseinu zainduak, dotoreak eta egungoak, kalitatezko ehunetan eta eskuz brodatuetan eginak.

Ruben Pantiga Vera #KIBo
Moda Argazkigintzan lizentziatua Erresuma Batuan, 2010ean London College Of Fashionen (University of the Arts) amaitu zituen ikasketak. Azken hamarkadan moda, arte eta kultura garaikidearekin lotutako hainbat proiektutan parte hartu du. Jasangarritasunaren defendatzaile sutsua da, eta, gaur egun, KIBO  (japonieraz itxaropena), bere sorkuntzen bidez, bizimodu jasangarria, arduratsua, etikoa, lotsagabea, egungoa eta kalitatezkoa erakutsi nahi du.


https://kibomodaconsciente.com/

Marta Marek #Martasensorial
Marta Marek-ek hainbat testuratako ehunezko eta materialezko jostailu hezigarriak egiten ditu eskuz, diseinuak Waldorf eta Montessori metodoetan oinarrituta daude. Egindako jostailuek testurak eta manipulazio-jarduerak eta multi sentsorialak dituzten marrazkiak dituzte, haurrak trebetasun berriak bereganatzen eta esperimentaziotik abiatuta ezagutza berriak deskubritzen laguntzeko. Jolasaren bidezko ikaskuntza sustatzen dute, eta ikasgelan irakatsi eta ikasteko prozesuari laguntzeko estrategia ludikoa da, logika- eta matematika-harremanen garapena sustatzen duen material didaktiko gisa (seriazioa, sekuentzia, sailkapena, etab.). Psikologiako profesionalek, logopedek, fisioterapeutek, zaintzaileek eta zainketa bereziak dituzten haurren irakasleek ere erabil ditzakete.

Maite Anton Mugertza #Txatxala

Maite Anton Mugertzak (Ondarru, 1988) estetika ikasi zuen Bilbon eta joskintza Donostian, Artezi tapizeria kooperatiba sortu zuen Eibarren bazkide batekin batera, eta duela 4 urte Txatxala marka kaleratu zuen. Txatxalak oihalezko osagarriak sortzen ditu, hala nola poltsak, ile-zintak, zorro txikiak edo mototsezkoak, espiritu sinple eta minimalistarekin, eta arreta berezia eskaintzen die oihalen estanpatuei, koloreei eta egiturei. 2022ko udaberrian Oarsoaldeko Berpiztu- ATB (Artisautza Bultzatzeko programa) programako beketako bat irabazi zuen, Eusko Jaurlaritzak finantzatua Euskadiko Ekonomia eta Enplegua Suspertzeko Berpiztu programaren barruan.

Instagram:@txatxala


Jone Zubizarreta UnZueta #JoneZZ


EHU.ko Arte Ederretako fakultatean hainbat disziplina plastikoetan formakuntza jaso ondoren,keramika tarteko, irudigintza eta diseinua garatu ditu hainbat ekitaldirekin kolaboratuz (Rockumentalak,Harriak) berriz keramikarekin topo egin arte. Ordutik, teknika hau modu autodidaktikoan gauzatuz dirau,eta 2019 an bitxigintza ikasten hasi ondoren, bi espresio plastikoak uztartuko dituen Jone ZZ proiektu pertsonala martxan jarri du.

 

HABIAN! EKINTZAILETZA INKUBAGAILUA


Sormen eta lankidetza-inkubagailu honen helburua proiektuak abian jartzea eta sendotzea da.
Horretarako, Habian! Inkubagailuak laguntza ematen die artisautzarekin eta bestelako lanbide sortzaileekin lotutako proiektuak dituzten ekintzaileei, beren jarduerak garatzeko gune bat izan dezaten.

Informa zaitez! www.habian.eus

Azken berriak

IDOIA LIZEAGA IZAN DA EITBKO BIBA ZUEK SAIOAN

20/02/24

+

Saioa Matxainek Sormena bultzatzen du bere Joskintza eta Patroigintza Ik...

21/12/23

+

BDCC OSTEGUNA jardunaldia Errenterian: Hizkuntza Teknologiak bultzatzea ...

20/11/23

+