null URRIAN BITXIGINTZA TAILER BERRIA HABIAN! INKUBAGAILUAN


Datorren urriaren 13an, osteguna, bitxigintza tailerra antolatu dute HABIAN! Inkubagailuan. Ainhoa Ibarguren, Aph bitxi markaren sortzailearen eskutik izango da, arratsaldeko  18:00etatik 20:00etara.

Tailerrean parte hartzeko ez da beharrezkoa aldez aurretik ezagutzarik edukitzea, bitxigintzan murgiltzen hasi nahi dutenek ere parte hartu dezakete. Tailerrean parte hartzen dutenek testurak egiten ikasiko dute, hau da, zintzilikariarentzako akabera mateak edo irregularrak, mailuarekin, lixarekin edo, besterik gabe, leunduta, eta, horrela, pieza nahi bezala pertsonalizatu ahal izango dute. Teknikaz gain, parte-hartzaile bakoitzaren originaltasuna praktikan jarriko da, pertsona bakoitzaren diseinua bakarra izan dadin. Parte-hartzaileek kate bakarra eraman beharko dute, gehien gustatzen zaiena, gero tailerrean egiten duten zintzilikarioa zintzilikatu ahal izateko. Gehienez 6 pertsonako taldea osatuko da. Inkubagailuaren egoitza Errenteriako Torrekua eraikinean dago, Orereta kalea eta Jautarkol plazaren artean. Oarsoaldea Garapen Agentziak ikastaro hau antolatzen laguntzen duenez, tailerrak hogei euro balioko ditu.

Bertaratu nahi dutenek hemen egin dezakete izen-ematea


Habian! proiektuak sormen sektorean eta lankidetzan oinarritutako eredu bihurtzeko lanean darrai, ekintzaileek egiten duten lana balioan jarriaz eta bertatik ekintzaileei laguntza ematen zaie teknologia berriekin, artisautzarekin eta bestelako lanbide sortzaileekin zerikusia duten proiektuei bidean lagunduz.

Filosofia horren barruan, tailerrak antolatzen dira, kasu honetan bere artisten lana hurbiltzeko, inkubagailuaren barruan garatzen dena ezagutzeko eta, aldi berean, lanbide sortzaileetara hurbiltzea interesatu dakiekeen pertsonekiko topaketa sortzaileen bidez.


EZAGUTU AINHOA IBARGUREN


1993an Haitin jaioa, Ainhoa Ibargurenek Donostiako Bideberri BHI zentroan bitxien diseinuan eta fabrikazioan goi mailako ikasketak egin zituen.

APh izenpean estilo minimalistako piezak sortzen ditu, arkitektura eta arte modernoan inspiratutako pieza bereziekin.

Marka honen helburua piezen dotorezia eta berezitasuna bateratzea da, bitxi esklusiboak sortuz.

APH ez da bitxigintzan bakarrik zentratzen, tamaina txikiko eskulturak ere eskaintzen ditu. Pieza hauek espazio bat apaintzeko pentsatutako objektu artistiko bihurtzen dira.

Ainhoak Habian! Inkubagailuko bitxigintzako tailerrean garatzen ditu gaur egun bere lanak eta proiektuak.

Bere lanak ikusteko: APh (@aphjoyeria) 

 

TAILERRAREN EDO HABIAN! INKUBAGAILUAREN INGURUKO ZALANTZAK ARGITZEKO 

habian@oarsoaldea.eus
943.494.129

Bertaratu nahi dutenek hemen egin dezakete izen-ematea

Azken berriak

IDOIA LIZEAGA IZAN DA EITBKO BIBA ZUEK SAIOAN

20/02/24

+

Saioa Matxainek Sormena bultzatzen du bere Joskintza eta Patroigintza Ik...

21/12/23

+

BDCC OSTEGUNA jardunaldia Errenterian: Hizkuntza Teknologiak bultzatzea ...

20/11/23

+