null Errenteriako Udalak hirigune historikoan lehenengo lokala birgaitu du artisautzako saltoki-tailer bezala errentatzeko


Esperientzia pilotu honekin Artisau Auzoa konfiguratzeari ekingo zaio. Alokatzeko eskaerak aurkezteko epea dagoeneko ireki da.

Errenteriako Udalak, Oarsoaldea, S.A. Garapen Agentziaren bitartez, lokalak berreskuratzeko proiektu pilotu esperimentala abian jarri du. Hala, lokal hutsean esku hartu du artisau-jardueren saltoki-tailer bihurtzeko. Helburua udalerriko hirigune historikoan ARTISAU AUZOA konfiguratzen hastea da.

Eusko Jaurlaritzako Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Sailaren laguntza ekonomikoarekin birgaitu ondoren, OARSOALDEAk 55,05 m2-ko merkataritza-lokala du Errenterian, Erdiko kalearen 15. zenbakian, alegia, eta errentamenduaren araubidean kudeatuko du. Lokalak artisau-jardueraren saltoki-tailerra hartzea du xede.

Errentamenduarekin lotutako baldintzak honako hauek izango lirateke:

M2

55,05

Epea

Bi aldeak adostutakoa, gehienez 12 urte

Kopurua

600+BEZ (-IRPF)

Fidantza

1.200 €

Asegurua

Erantzukizun zibileko asegurua

 

Lokala errentatu nahi duten pertsonek edo erakundeek errentari buruzko informazio gehiago eta bestelakoak honako bulego hauetan eskura ditzakete;

  • Oarsoaldea Garapen Agentziaren Oiartzungo bulegoan, honako helbide honetan: Astigarraga bideko 2. zenbakiko (Mamuteko bulego-eraikina) 2. solairua.
  • Errenteriako Torrekua eraikinean (Jaurtakol plaza).

Pertsona interesdunak/eskatzaileak nahi izango balu, bere proposamena 2019ko irailaren 23an 12.00ak baino lehen aurkeztu beharko luke arestian aipatutako bulegoetan

Proposamenek gutxienez honako atalak izango dituzte eta proposamena egiteko dokumentua hemen duzu eskuragarri:

  •           Negozio-proiektuaren bideragarritasun-plana.
  •           Produktuen katalogoa.
  •           Planteatutako jardueran aldez aurretik esperientzia eta prestakuntza.
  •           Jarduera hasteko aurrez ikusitako data.

Argibide gehiago nahi izanez gero, deitu hurrengo telefono-zenbakira: 943 494 129

 

Azken berriak

IDOIA LIZEAGA IZAN DA EITBKO BIBA ZUEK SAIOAN

20/02/24

+

Saioa Matxainek Sormena bultzatzen du bere Joskintza eta Patroigintza Ik...

21/12/23

+

BDCC OSTEGUNA jardunaldia Errenterian: Hizkuntza Teknologiak bultzatzea ...

20/11/23

+