null Habian!-eko ehungintza sortzaileen proposamenekin helduko dio Jantziaren Zentroak 2021 urteari.


Saioa Matxain, Anne Gajate eta Ruben Pantiga ehungintza sortzaileak Habian! elkarlanerako hazitegiko egoiliarrak dira. Bertan ezagutu dute elkar, eta larunbatean, urtarrilak 9, bakoitzaren lanekin erakusketa zabalduko dute Jantziaren Zentroan. "Egunsentia: Torrekuatik diseinatzen" izeneko proposamena da, hiru diseinatzaile gazteek Habian! hazitegian lantzen ari diren proiektuen erakusle. Erakusketan Idoia Lizeaga bitxi diseinatzaile eta lore maistrak kolaboratzaile gisa parte hartuko du, Kapitain-etxean hainbat pieza ikusgai jarrita.


Saioa Matxain errenteriarrak, alegia SAI-SUO markak, "Ortzimuga" izeneko proposamena dakar. Iraganera begiratzen duen bilduma da giroa berreraikitzeko. XXI mendearen amaierako langileen jantzietan du oinarria, pintore inpresionistak inspirazio iturri hartuta.


ANNE GAGO izenaren atzean, Anne Gajate diseinatzaile errenteriarra topatuko dugu. Kalitatezko ehunak, diseinu zaindu, dotore eta modernoak, guztiak eskuz brodatuak. Kapitain-etxean bere lehen bilduma aurkeztuko du, 2021eko udaberri-udarako sortutako proposamena.


Ruben Pantiga asturiarrak modako argazkigintzan hasi zuen bere ibilbide profesionala. Iraunkortasunaren defendatzaile sutsua, gizarteak egun duen kontsumitzeko moduaren pentsamendu kritikoa sustatu nahi du. "#KosturaKamikaze. Kontsumo gizartearen gogoeta post-apokaliptikoak" izeneko proposamena aurkeztu du Jantziaren Zentroan.


Hiru sortzaileak Torrekuan kokatutako Habian! Hazitegiko egoiliarrak dira. Errenteriako Udalak eta Oarsoaldea Garapen agentziak 2016. urtean zabaldu zuen artisau eta sormen lanbideei laguntzeko proiektuan. Hiru urteko epea du bakoitzak bertan bere proiektua garatu, landu eta bertan kokatzeko.

Informazio gehiago www.habian.eus webgunean, habian@oarsoaldea.eus helbidera idatziz edo 943 494 129 telefonora deituz.


"Egunsentia: Torrekuatik diseinatzen" erakusketa Jantziaren Zentroaren beheko solairuan doan ikus daiteke datorren urtarrilaren 9tik, larunbatetik, otsailaren 28ra bitartean. Ordutegiari dagokionez, larunbatetan goizeko 11.00-14:00 /17:00-20:00 bitarte eta igandetan goizeko 12:00/14:00etara.
      

 

Azken berriak

ARTISAUTZAREN EUROPAKO ASTEA KROMAN

03/04/24

+

IDOIA LIZEAGA IZAN DA EITBKO BIBA ZUEK SAIOAN

20/02/24

+

Saioa Matxainek Sormena bultzatzen du bere Joskintza eta Patroigintza Ik...

21/12/23

+