null Idoia Lizeagaren sormenak saria irabazi du


Gabonak gertu direla, San Sebastian Shops merkataritza elkarteak erakusleiho dekorazio lehiaketa antolatu du. Bertan, 80 establezimenduren artean, Idoia Lizeaga, Errenteriako Artisau Auzoko ekintzaileak egindako sormenak herritarren saria irabazi du. Garaile sortatzeko 8.000 bozka baino gehiago jaso ditu herritarren aldetik.

Sari banaketa Tabakaleran izan zen, aurten ikuslerik gabekoa, baina Eusko Jaurlaritzako merkataritza zuzendaria, Elena Moreno eta Ekonomia Sustapen zinegotzia, Marisol Garmendiaren eskutik jaso zuten irabazitako saria.  "Asun Dominguez" moda estudio eta akademian egindako sormena izan da gehien gustatu duena hiritarren artean.  Hiru maniki, hiru erregina magiko izango balira bezala aurkezten zituen erakusleihoak. Lizeagaren sinadura zuen sormenak, produktu naturalen erabileraz sortutarikoa baita.


Zorionak idoia!

Azken berriak

IDOIA LIZEAGA IZAN DA EITBKO BIBA ZUEK SAIOAN

20/02/24

+

Saioa Matxainek Sormena bultzatzen du bere Joskintza eta Patroigintza Ik...

21/12/23

+

BDCC OSTEGUNA jardunaldia Errenterian: Hizkuntza Teknologiak bultzatzea ...

20/11/23

+