null “Jostagailuak” arte digitalari eta artisautzari buruzko erakusketa zabalik


Martxoaren 27ra arte Kromosoma Tailerran (Erdiko kalea 13, Errenteria) arte digitala eta artisautza uztartzen dituen “Jostagailuak” erakusketa egongo da ikusgai. Bertan, June Monroyk egindako 12 collage digital biltzen dira, egileak estetika oniriko eta surrealista sortu nahi duelarik.

Erakusketaren helburua sinergiak aurkitzea eta teknika tradizionalen eta teknika digitalen arteko elkargune bat egitea da. Zuraren gainean digitalki sortutako irudien transfusioaren bidez osatu da fusio hori.

  

 

Kromosoma Taillerra - Bi tailer berri antolatuko dira zura protagonista delarik

Kromosoma Tailerra bertako artistak ezagutarazten saiatzen da, beren lanak erakutsiz eta, horrela, baterako proposamen bat sortuz, erdigune gisa zura izanik, zurarekin eta artisautzarekin hainbat kanal, formatu eta espaziotan egin beharreko lana hurbildu eta sustatzeko.

Proiektu hau herritarrengana hurbiltzeko, Kromosoma Tailerrak bi tailer eskainiko ditu. Larunbatean, martxoak 12, 11: 00etatik 13: 00etara, elkarlaneko collage horma-tailerra antolatuko da. Eta datorren astean, hilaren 15ean, asteartean, zuraren gaineko inpresio digitalei buruzko beste tailer bat burutuko da, goizeko ordutegian hori ere, 11: 00etatik 13:00etara.

Tailerretan izena emateko, bidali mezu elektroniko bat kromosomatailerra@gmail.com helbidera edo deitu 636 898 543 zenbakira.

Azken berriak

IDOIA LIZEAGA IZAN DA EITBKO BIBA ZUEK SAIOAN

20/02/24

+

Saioa Matxainek Sormena bultzatzen du bere Joskintza eta Patroigintza Ik...

21/12/23

+

BDCC OSTEGUNA jardunaldia Errenterian: Hizkuntza Teknologiak bultzatzea ...

20/11/23

+