null Landare sorta eta basoko loreen tailerra Idoia Lizeagaren eskutik


Lore arteari buruzko jardunaldia Idoia Lizeaga lore-maisuaren eskutik dator. Apirilaren 23an izango da kutxa ekogunean, 3 orduko masterclass-a izango da (17: 00-20: 00). Bertan, zurtoin ikusgarriekin esku-sortak egiten ikasiko duzu, landare eta basoko lore material egokienak eta iraunkorrenak erabiliz.

Idoia Lizeaga
Lizeaga bitxigile artisaua ere bada eta espazio publikoen dekoratzaile lanak egin ditu. Esperientzia dauka lore artean eta landarez eginiko bitxigintzan. Horrez gain, diseinu eta ekipoen kudeaketa lanak ere egin ditu espazio publikoen dekorazioan. Kanpoaldean egiten diren tailerrak antolatzen ditu, naturarekin konektatuz. Modu errazeko teknikak ikasiz sormen prozesu ludiko batean murgiltzea da helburua.


Tailer honetan landare sorta eta basoko landareetan zentratuko da: gramineoak, loreak eta bestelako material naturalak erabiliz. Konposizio iraunkorra helburu, inguruko elementuak erabiliz. Idoia Lizeagaren lana ikusteko bertan dago bere web orrialdea: www.idoializeaga.com

LANDARE ARTEA TAILERRAREN INFO +
Noiz: 2021eko apirilaren 23an, ostirala | 17:00-20:00
Tokia: Kutxa Ekogunea
Adina: 18 urte +
Hizkuntza: euskara

Prezioa: 41 €
Izen-ematea:  Apirilaren 16a da azken eguna


Izen-ematea hemen

 

 

 

Azken berriak

IDOIA LIZEAGA IZAN DA EITBKO BIBA ZUEK SAIOAN

20/02/24

+

Saioa Matxainek Sormena bultzatzen du bere Joskintza eta Patroigintza Ik...

21/12/23

+

BDCC OSTEGUNA jardunaldia Errenterian: Hizkuntza Teknologiak bultzatzea ...

20/11/23

+