Herritarrak kulturaren erdigunean kokatzea da helburu nagusia, arte biziei (antzerkia, dantza, zirkua) loturiko proiektu artistikoen sorkuntza eta ikerketa prozesuak babestuz, erraztuz eta lagunduz. Horretarako, egonaldi eta mediazio programa bat burutuko da, sorkuntzak Errenteriako eragile eta herritarrekin partekatuz.
Parte-hartzeko baldintza orokorrak:
* Euskal Herriko zein kanpoko pertsona fisiko edo juridiko pribatu orok parte hartu lezake.
Deialdiaren baldintzak:
* Egonaldia gutxienez astebetekoa eta gehienez 8 astekoa izango da.
* Data proposamena konpainiak egingo du 2021/09/01etik 2022/05/31ra
* Herriko eragileekin lana partekatzeko motibazioa
* Memoria baten aurkezpena egonaldian izandako sorkuntza prozesua dokumentatuz
Baliabide ekonomikoak:
Aurkeztutako proiektu bakoitzak gehienez 4.000€-ko beka jasoko du.
Proiektua hautatua izateko irizpideak:
* Proiektuaren kalitatea, berrikuntza
* Bilaketarako gogoa eta zalantzak eta hausnarketak pizteko gaitasun maila
* Mediaziorako potentziala
* Proiektuaren bideragarritasuna
* CV eta portfolio edo dossier artistikoa
* Euskarazko proposamenak positiboki baloratuko dira
Izen-ematea:
Urtean 2 deialdi eta epea GAOn argitaratu eta 20 egun izango dira, hau da, 2021eko irailaren 7tik urriaren 5a arte.
Emaitza Udalaren webgunean argitaratuko da: https://herribizia.errenteria.eus/
Aurrez aurre: ZU! Zure Udala - Arreta
Zerbitzua (Udaletxeko beheko solairuan).
Herriko Plaza z/g 20100 Errenteriako Udala
943 449 600
Postaz: proposamena hurrengo helbidera bidaliz:
"ZU! Zure Udala - Arreta Zerbitzua (Udaletxeko beheko solairuan): Herriko Plaza z/g. 20100 Errenteria."
Internet bidez: errenteria.eus
Edozein zalantza edo argibide behar izanez gero:
Errenteriako Udala. Kultura Saila.
kulturakreaktiboa@errenteria.eus
943 449 634
kultura.errenteria.eus