null NOVIRTUAL eta INGUMAK, mentorizazio-beka lortu duten proiektu ekintzaileak STEM EKITEN egitasmoaren barruan


Doako mentorizazio-tutorizazio saioak, HABIAN! hazitegian 6 hilabeteko egonaldia eta diru-ekarpena jasoko dute proiektu irabazleek.

Oarsoaldea eskualdean STEM arloko proiektuak garatzera bideratutako egitasmoa dugu STEM EKITEN. Gipuzkoako Foru Aldundiko Ekonomia Sustapeneko, Landa Inguruneko eta Lurralde Orekako Departamentuak diruz lagundua.

Martxoan zehar, STEM EKITEN programan parte hartu duten ekintzaileek, prestakuntza-saioak jaso dituzte, Covid-19k sortutako egoera dela eta  online egin direnak eta beraien ideia edota proiektua garatzen joan dira. Ekintzailetza-esparru desberdinetako profesionalen laguntza jaso dute ikastaroan zehar.

Hilaren 8an, bigarren fasera igaro nahi izan zuten 8 ekintzailek beraien proiektuak aurkeztu zituzten eskualdeko zenbait eragile eta enpresen aurrean. Hona hemen aurkezpenen bideo-laburpena:

STEM ekiten programaren 2. fasera  2 proiektu igarotzeko ebaluaketa ondoren, mentorizazio-beka lortu duten ekintzaileak, NOVIRTUAL eta INGUMAK izan dira. Lehenak, 3D grafikoak sortzeko erabiltzen den programan erabat murgiltzea eta guztizko kontrola ahalbidetzen duten gailu sorta ahalbidetzen ditu. Bigarren saria irabazi dutenak aldiz, neurrira egindako bideo-jokoak eta edozein plataformatarako gamifikatutako aplikazioak egiten dituzte. Mezu, produktu edo prestakuntza bat dibertigarria eta interaktiboa bihurtzen dute. Hauek dira beraz, mentorizazio/tutorizazioa, egonaldia eta diru-ekarpena izango duten proiektuak, zorionak!

2. Fasera igaro direnekin harremana edukitzen jarraituko dugun bezalaxe, gainontzeko proiektuekin sarean lan egiten jarraituko da Oarsoaldeatik proiektu bakoitzarekin lan-plan bat diseinatuz.

 

Egitasmoaren inguruko informazio gehiago:

https://stem-ekiten.jimdosite.com/

Azken berriak

ARTISAUTZAREN EUROPAKO ASTEA KROMAN

03/04/24

+

IDOIA LIZEAGA IZAN DA EITBKO BIBA ZUEK SAIOAN

20/02/24

+

Saioa Matxainek Sormena bultzatzen du bere Joskintza eta Patroigintza Ik...

21/12/23

+