null SORMEN TAILER BERRIA HABIAN! INKUBAGAILUAN


Habian! proiektuak Errenteriako eta Oarsoaldeko ekonomia eraldatzeko eta sormenean eta lankidetzan oinarritutako eredu batean bihurtzeko lanean dabil.

Horretarako, Habian! Inkubagailuak laguntza ematen die artisautzarekin eta bestelako lanbide sortzaileekin lotutako proiektuak dituzten ekintzaileei, beren jarduerak garatzeko gune bat izan dezaten.

Filosofia horren baitan, hainbat lantegi antolatzen dira, alde batetik, bertako artisten lanak eta inkubagailuaren barruan garatzen dena ezagutzeko, eta bestetik, lanbide sortzaileetara hurbiltzea interesatu dakiekeen pertsonekiko topaketa sortzaileen bidez.

Helburu horrekin, Habian! –ek sorkuntza arloko tailer hauek antolatu ditu, datorren ostegunean, ekainaren 30ean, 17:00-19:30ra, inkubagailuak Errenteriako Torrekua eraikinean dituen instalazioetan.


ZER IKASIKO DUGU:

Tailer honetan, poltsa limosnera deitutakoak egiteko aukera izango dute bertaratuak, aurretiko ezagutzarik izan gabe. Erabilera anitzeko osagarri txikia eta bikaina da limosnera poltsa, ezin hobea ospakizun berezietan eramateko eta, zergatik ez, egunero, osagarri berezi eta esklusiboa izan dezakeena.


NORENTZAT:

16 urtetik gorako edozein pertsona.


PREZIOA:

Eskualdeko Garapen Agentziak ikastaro hau antolatzen laguntzen duenez, tailerraren prezioa 20,00 eurokoa izango da.


BEHARREZKO MATERIALA:

Tailerrean emango da.


NOIZ:
Osteguna, 2022ko ekainaren 30a, 17:00-19:30.


NON:

Torrekuan, hirugarren solairuan. Errenteria. (Jautarkol plaza)


IZEN-EMATEA

Izena emateko epea ekainaren 29an amaitzen da edo 6 plazak betetzen direnean, izena ematean hurrenkeraren arabera.

Izen-ematea egiteko bide hauek erabili daitezke:

Emaila: habian@oarsoaldea.eus

Telefonoa: 943 494 129

Inprimaki hau betez.

 

EZAGUTU ANNE GAGO:

Anne Gajate Gagok moda-diseinu ikasketak ESDln (Sabadell) egin zituen. Ion Fiz diseinatzailearekin jarraitu zuen bere formakuntza, Sodupen (Bizkaia). Gradua amaituta, AEG moda­eskolan (Donostia) espezializatzen jarraitu zuen. Gipuzkoako hiriburuko hainbat tailerretan patronista lanean aritu da.

Moda munduaren xehetasun txikiekiko pasioak bultzatuta,ANNE GAGO izeneko marka sortu du. Diseinu zainduak, dotoreak eta egungoak, kalitatezko ehunetan eginak, eta horietako batzuk eskuz brodatuak.

Gaur egun Errenteriako Habian! Hazitegian dabil lanean bere proiektua garatzen.

 

+ Tailerrak

Ezin baduzu tailer honetara etorri, ez kezkatu, uztailan HABIAN! Inkubagailuak tailer gehiago eskainiko ditu.

 

Edozein zalantza izanez gero:

Habian@oarsoaldea.eus

943.494.129

Azken berriak

IDOIA LIZEAGA IZAN DA EITBKO BIBA ZUEK SAIOAN

20/02/24

+

Saioa Matxainek Sormena bultzatzen du bere Joskintza eta Patroigintza Ik...

21/12/23

+

BDCC OSTEGUNA jardunaldia Errenterian: Hizkuntza Teknologiak bultzatzea ...

20/11/23

+