null STEM EKITEN programa berria, Oarsoaldean proiektu teknologikoak garatzen laguntzeko


STEM Ekiten programa bat da eta bertan, bi bekaren bidez, proiektu bat sortzeko bidean laguntza eskainiko da. Talentua, enpresak, erakundeak eta STEM arloak (zientzia, teknologia, ingeniaritza eta matematika) batu nahi dira, Oarsoaldea eskualdea eraldatzen lagun dezaketen ekintzailetza proiektu berriak sor daitezen eta arreta berezia jarriz emakumeengan.

Programa Gipuzkoako Foru Aldundiko Ekonomia Sustapeneko, Landa Inguruneko eta Lurralde Orekako Departamentuak finantzatzen du.

Nori zuzenduta dagoen

Pertsona ekintzaileei

Ekintzailetza-interesa duten enpresak

STEM arloren batean oinarritutako prestakuntza duten pertsonak

Ekiteko ideia bat zehaztuta dutenek, ala ez

Zertan datzan

STEM Ekiten programan, "STEM enpresan ekiten ikastea" prestakuntza-saioetan parte hartuko duten 10 pertsona hautatuko dira.

Saio horien ostean, parte-hartzaileen artetik 2 proiektu izango dira hautatuak, beka-saria jasoko dutenak:

  •  Ideia martxan jartzeko orduan eman beharreko pauso garrantzitsuenak ezagutuko dira. Ekintzailetza-esparru desberdinetako profesionalek lagunduko dute prozesu osoan.
  •  6 hilabetez kosturik gabeko kokapen ona eskainiko da Habian! Teknologia kreaktiboa lankidetza-inkubagailuanErrenterian, ekintzailetza-ekosistema baten parte izanik lankidetza-ingurune batean.
  •  Proiektuaren negozio-ereduari eta iraunkortasunari buruzko aholkularitza pertsonalizatua eskainiko da.
  •           Mentorizazioaproiektuari balioa emango dioten eskualdeko enpresekin (proiektuaren definizioan, produktuaren/zerbitzuaren garapenean, negozio-ereduaren definizioan, kudeaketan, merkaturatzean, ekintzailetza-ereduaren ikuspegian …).
  •           12.000 euroko ekarpen ekonomikoa proiektua garatzeko:
  • Hautatutako 1. proiektua: 7.000 €

Hautatutako 2. proiektua: 5.000 €

Izena emateko epea: otsailak 16

Izen-ematea doan da, eta epea otsailaren 16an amaituko da.

Izena emateko honako bide hauek erabil daitezke:

Emailez: habian@oarsoaldea.eus

Telefonoa: 943 494 129

Inprimaki hau betez

Nor gara

Oarsoaldea gara, Errenteria, Lezo, Oiartzun eta Pasaiako udalen eskualdeko garapen agentzia. Gure udalerriek gure eskualdean ekonomia sortzailea bultzatzearen aldeko apustua egiten dute. Horretarako, baldintza egokiak ezarri nahi dituzte, sormena eta berrikuntza udalerrietan gara daitezen, eta hori egiten dute Habian! Ekintzailetza-inkubagailuaren bidez.

Azken berriak

IDOIA LIZEAGA IZAN DA EITBKO BIBA ZUEK SAIOAN

20/02/24

+

Saioa Matxainek Sormena bultzatzen du bere Joskintza eta Patroigintza Ik...

21/12/23

+

BDCC OSTEGUNA jardunaldia Errenterian: Hizkuntza Teknologiak bultzatzea ...

20/11/23

+