Torrekuan partaide diren Talaios eta Skura enpresak bat egin dute adimendun bozgoragailu euskaldun bat garatzeko, Mycroft proiektua izena duena. Bozgoragailuak hizketa bidez emandako aginduei erantzungo die, euskara izanik komunikazio hizkuntza. Horretarako Elhuyarren hizketa-ezagutza eta hizketa-sintesiko teknologia erabiliko dituzte proiektuan.
Software librekoa izango da bozgoragailua. Amazon edo Google-ek saltzen dituzten horien modukoa, baina zenbait ezaugarri gehiago izango dituena.
Informazio gehiago nahi izanez gero, bertan duzue haien webgunea:
https://mycroft.eus/2021/04/29/hey
Zorte on proiektuan!