Komertziotan jende pilaketak ekiditeko sortutako app-a da Turnazo. Zehazki HABIAN! hazitegiko ekintzaileak sortutakoa da eta orain dohainik egongo da deskargatzeko urtarrilaren 31 bitarte. Jende pilaketaz gain, ilarak ekiditeko edo txandak distantzian hartzea ahalbidetzen duen plataforma da.
Gabonen inguruan komertzioak beteta izaten dira eta app honek bai komertzioei eta baita kontsumitzaileei lagungarri sortatzen zaie. Denbora aurrezteko modua da eta era seguruan erostera joatekoa. Horrez gain ostalari, zerbitzu publiko edo kultur ekitaldietarako interesgarri izan daitekeen app-a da.
Plataforma honek jendearen jarioa neurtzen du, eta zenbat jende egongo den komertzioan jakin. Horrela joan aurretik ilara egin beharra dagoen edo ez jakin daiteke. Bestalde, esan bezala, txanda ere hartu daiteke zuzenean sartzeko ilararik gabe. Pandemia garaian sortutako plataforma berri honek gure herriko komertzioetan modu seguruan kontsumitzea laguntzen gaitu.
APP STORE eta GOOGLE PLAY sistemetan dago eskuragarri deskargatzeko https://labur.eus/WoVCw