null Uda honetan, Ainhoa Redondoren 13/20 Arte Tailerrean mauka motzetan!


Ainhoa Redondo irudigilea, margolaria, ikus-entzunezko sormenean aritutakoa, txikitatik hasita ibilbide luzea egin du marrazketa munduan baina ipuingintzak eta ilustrazioak txunditu zuen eta hainbat libururi freskotasuna eta alaitasuna eman die bere ilustrazioen bidez, hala baitira bere irudiak; ederrak, freskoak, alaiak, izaera propioa duten horietakoak.


HABIAN! Inkubagailuan egon bitartean hainbat proiektu jarri ditu martxan,  OROIMIN bilduma, besteak beste, BARRUTIK KANPORAKO IRRIAK eta argitaletxe ezberdinetan ere aritutakoa da, horien artean Denonartean, Elkar, Ikastolen Elkartea, Desclee eta Ibaizabal.


Ikasturtean zehar sormen tailerretan murgilduta egon  ondoren, orain, bere pasioa transmititzeko ilustrazio ikastaroak eskainiko ditu, beraz, uda honetan zure irudimenari eta sorkuntzari bultzadatxo bat emateko asmoa baduzu, ez dago aukera hoberik. Uztailean, Errenteriako Artisau Auzoan duen lokalean ikastaroak eskainiko ditu Ainhoak (Orereta kalea, 2.zenbakia. Errenteria. 13/20 ARTE TAILERREAN).


Ikastaroak uztailaren 5etik 9ra edota uztailaren 12tik 16ra izango dira.


Ikastaroan izena emateko zuzenean tailerrera jo edo info@ainhoaredondo.eus helbidera idatzi

Urritik ekaina bitartean egiten dituen ikastaroez jakin-mina baduzu bertaratu zaitezke edo aipatutako helbide elektronikora idatzi.

Atera ezazu barnean daramazun artista !


www.ainhoaredondo.eus

 

 

Azken berriak

IDOIA LIZEAGA IZAN DA EITBKO BIBA ZUEK SAIOAN

20/02/24

+

Saioa Matxainek Sormena bultzatzen du bere Joskintza eta Patroigintza Ik...

21/12/23

+

BDCC OSTEGUNA jardunaldia Errenterian: Hizkuntza Teknologiak bultzatzea ...

20/11/23

+