null Uztailean moda ikastaroak eta tailerrak HABIAN!-en


Uztailean zehar Torrekua eraikinan ehungintzarekin lotutako tailer ugari eskainiko dira. Gaur egun Torrekua eraikinean HABIAN! Fabrika Kreaktiboan garatzen ari diren proiektuetan egiten diren jarduerei lotutako tailerrak izango dira. Tailerrak herritarrei zuzenduta daude eta ehungintzako jarduerak modu ludikoan egin ditzaten eta moda kontsumitzeko modu berriei buruz sentsibilizatzea dute helburu. Halaber, gaur egungo kontsumo-paradigmaren aldaketak ehungintzan duen garrantzia azpimarratu nahi da, ehungintzaren jasangarritasuna, moda kontzientea, slow fashion delakoa eta tokiko kontsumoa bezalako alternatibak eskainiz.

Gaur egun HABIAN! Fabrikan dauden hiru egoiliar bikainen eskutik antolatuko dira tailerrak eta Oarsoaldea Garapen Agentziaren laguntzarekin; Saioa Matxain (SAI-SUO markaren sortzailea, moda diseinatzailea), Anne Gajate (ANNE GAGO bere marka sortu duen moda diseinatzailea) eta Ruben Pantiga (modako argazkigintzan espezializatua, www.kibomodaconsciente.com online dendaren sortzailea eta #kosturakamikaze proposamena).

 

TAILERRAK UZTAILEAN


Zure arropari bizitza berri bat emateko TIEDYE TAILERRA; Lixiba erabiliz, teknika desberdinen bidez, gaur egungo arropa pertsonalizatuak eta esklusiboak lortuko ditugu (tailerrera joan behar dute hondatu daitekeen arroparekin).


MODA-ARGAZKIGINTZA TAILERRA moda-irudiaren egungo estandarrak berrikusi eta kameraren atzean jarri eta moda-photoshoot baten benetako esperientzia bizitzeko;


 SORMENEZKO JOSKINTZA TAILERRA oinarrizko patroigintza eta diseinu pertsonalak egiten ikasteko; MOULAGE TAILERRA, forma geometrikoen bidez, geure arropa diseinatuko dugu; LORE-KOROA TAILERRA, hortentsiarekin eta lore-mota desberdinekin egingo dugu eta iraupen luzekoak izango dira; TOTE BAG hastapen tailerra, zeure poltsa egiten ikasiko duzu, hasieratik bukaerara, joskintzaren inguruan inongo ezagutzarik izan gabe.


Aukera mordoa eskainiko da Errenteriako Torrekua eraikinaren alboan dagoen Jaurtakol plazan, gustu guztietarako eta ez da beharrezkoa aldez aurretiko ezagutzarik izatea.
Ikusi xehetasun guztiak posterrean


Izen-emateak formulario hau beteaz edo habian@oarsoaldea.eus helbidera idatziz.

Klikatu irudian tailer guztien xehetasunak ezagutzeko:


HABIAN! Ehungintza showrooma. Uztailak 10 eta 24


Gaur egun HABIAN! Ehungintzan lanean ari diren hiru proiektuen sorkuntzak ikusi ahal izango dira, Saioa Matxain, Anne Gago eta Ruben Pantigaren eskutik:

 

Saioa Matxain #saisuo

  

Saioa Matxain ESDIko (Sabadell) Moda Diseinuaren eskolan trebatu zen. Gipuzkoara itzuli zenean, hainbat proposamen aurkeztu zituen Gure Moda Gaur (Donostia) lanean. "Neurrira egindako jantzien eta ikuskizunen" goi-mailako graduarekin osatu zuen bere prestakuntza akademikoa. 2016. urtean, Kutxa Kultur Modan finkatzeko aukeratua izan zen, eta SAI-SUO marka sortu zuen. Egoitza amaierako lan gisa NISHI bilduma aurkeztu zuen Balenciaga museoan (Getaria). Jostun lanak burutzen ditu antzerki eta zinema ekoizpenetarako. Gaur egun, patroigintza eta joskintza arloetan irakasle gisa eskolak ematen ditu "Historias hiladas Donostia" saioetan.

 

  

Anne Gago #AGG

moda-diseinuko ikasketak egin zituen ESDIn (Sabadell). Bere prestakuntzarekin jarraitu zuen Ion Fiz diseinatzailearen eskutik Sodupen (Bizkaia). Gradua amaitu ondoren, AEG moda-eskolan espezializatu zen (Donostia). Gipuzkoako hiriburuko hainbat lantegitan aritu da patronista gisa. Modarekiko grinak eta xehetasun txikiekiko obsesioak bere marka sortuarazi diote, ANNE GAGO. Diseinu zainduak, dotoreak eta modernoak, kalitatezko ehunekin eginak eta eskuz bordatuak.

 

 

Ruben Pantiga  #kosturakamikaze

Erresuma Batuko "modako argazkigintzan" lizentziatua, ikasketak London College Of Fashionen (University of the Arts) amaitu zituen 2010ean. Azken hamarkadan, modarekin, artearekin eta kultura garaikidearekin lotutako proiektu ugaritan parte hartu du. Iraunkortasunaren defendatzaile handia da, eta gaur egun #kosturakamikaze proposamenaren bidez pentsamendu kritikoa sustatu nahi du egungo gizartearen kontsumo-moduari buruz. Rubenek www.kibomodaconsciente.com online denda bat ere badu, non bere produktuak modu kontzientean merkaturatzen dituen, hau da, jasangarria, artisautzakoa eta etikoa.

Ikusi ahal izateaz gain, bertaratzen direnek jantziak erosi ahal izango dituzte Saioa, Anne eta Rubenen aholkularitzarekin.

 

Uztailaren 17an "ARROPA HAU GUZTIA BOTAKO DUT LEIHOTIK" izeneko showroom-a

Horrez gain, uztailaren 17an, larunbata, 10:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 19:00etara "ARROPA HAU GUZTIA BOTAKO DUT LEIHOTIK" izeneko showrooma antolatuko dute Errenteriako Jaurtakol plazan.


"ARROPA HAU GUZTIA BOTAKO DUT LEIHOTIK"

Nori ez dio hori esan amak uneren batean? Nork ez du inoiz hori pentsatu arropa pila bat aulki batean, gelaren txokoan edo leku txarrenetan, etxe osoan zehar ikustean? Gure armairuak, oro har, jantziz gainezka egoten dira, eta, hala ere, zenbat aldiz ez "daukagu" ezer jartzeko? Ukaezina da, pandemia baino lehen, kontsumitzen ari ginen moda-artikulu kopurua neurrigabea, gehiegizkoa eta jasanezina zela. 2020an, 150.000 milioi arropa eta osagarri ekoizten ziren, benetako zoramena. Arropa baten batez besteko bizitza 7 jantzialdikoa baino ez da; gero, oro har, gure armairuan denbora batez utzi eta, batzuetan, baztertu egiten dugu. Jantzi hauek ezin hobeto erabil daitezke, baina gure inguruak eta guk geuk erabakitzen dugu "modaz pasa direla". Urtean, batez beste, 565 euro gastatzen ditugu arropan, baina 10 arropatik 4 ez dira estreinatzen.

Datu horiek aztertuz eta COVID-19ak modan eta, oro har, kontsumoan izan duen erabateko aldaketa aztertuz, irtenbide berriak bilatu behar ditugu. Inguruan dugun ehun-kopuru "zaharkitu", "alferrikako" eta "gauzaez" izugarria kontuan hartuta, bada garaia 2. Eskuko arropa kontzienteki eta arduraz kontsumitzeko modu gisa onartzeko, balio positiboz betea eta, oro har, gure poltsikoarekin askoz merkeagoa. Bigarren eskuko arropa jende "alternatiboenarekin, modernoenarekin" lotuta egon ohi zen, gaur egun argi dago bigarren eskuko arropak erostea konponbide bikaina dela, guk sortutako arazo larri bat konpontzeko.


Ingurumena eta gizarte kontzientziak salbatzeko iritsi da slow moda eta hurbilekoa edo bertan ekoitzitakoa. Slow movement-en babespean sortutako kontzeptua da, kontsumitzeko modu legezkoa, kontzientea eta arduratsua, balio positiboz betea eta, oro har, gure poltsikoarentzat askoz merkeagoa (bigarren eskukoaren kasuan).


Erakusketarekin batera, bertaratutakoei aholkuak emango zaizkie: ehungintzaren "soberakina" kudeatzeko modu eraginkorrak, jantziei bigarren bizitza bat ematearekin batera; ehungintza berrerabiltzeari buruzko ideiak emango zaizkie, edo ongintzako helburuak dituzten kolektibo eta elkarteei eman.


Market-a Jautarkol plazan egingo da oso-osorik. Animatzen zara?
 

Azken berriak

IDOIA LIZEAGA IZAN DA EITBKO BIBA ZUEK SAIOAN

20/02/24

+

Saioa Matxainek Sormena bultzatzen du bere Joskintza eta Patroigintza Ik...

21/12/23

+

BDCC OSTEGUNA jardunaldia Errenterian: Hizkuntza Teknologiak bultzatzea ...

20/11/23

+