Habian! lankidetza-inkubagailua, proiektuak abiarazi eta sendotzeko, sormen-eta artisau-lanbideen esparruan eta teknologiaren esparruan.

Zer eskaintzen dugu

Behar duzun guztia daukagu, eta zure proiektua aurrera ateratzeko zurekin lan egiteko prest dagoen pertsona-talde bat. Pentsa, bakarrik ekin beharrean, hainbat arlotako profesionalak dituzula inguruan, zure proiektua garatzen laguntzeko prest eta zure egoera bera bizi duten edo bizitzen ari diren pertsona ekintzaile ugari alboan. Talentua, sormena eta berrikuntza balioesten eta babesten ditugu; horregatik, zure talentua garatzen eta ekiten lagunduko dizun ekosistema bat bultzatu nahi dugu.

  • PROFESIONALEN LAGUNTZA ETA TUTORETZA
  • ESPAZIO BAT PARTEKATZEA BAINO GEHIAGO
  • EKINTZAILETZA-IKASTAROAK
  • KONEKTATU, LAGUNDU, NETWORKING
  • ETA ASKOZ GEHIAGO...

HABIAN! Fabrika Kreaktiboa

Sormen-lanbideetan oinarritutako lankidetza-tailerrak.

Lanerako eta zuzeneko salmentarako espazioak, makineria eta oinarrizko ekipamendua eskaintzen dizkizugu, baita kudeaketa eta merkaturatze arloko aholkularitza zerbitzuak, finantzaketa zerbitzuak, besteak beste.

Proiektuak ehungintzarekin eta bitxigintza-urregintzako bitxigintzarekin lotuta egon daitezke, baita sormen-sektoreko beste espezialitate batzuekin ere, hala nola diseinuarekin, arkitekturarekin, dekorazioarekin, marketinarekin, ilustrazioarekin…

Kontaiguzu zure proiektua

Lanerako espazioak arlo hauetarako ekipatuak:

Ehungintza

Jantzigintza

Bitxigintza

Bitxigintza eta Bisuteria

Coworking Kreaktiboa

Diseinua, Arkitektura, Komunikazioa...

HABIAN! Teknologia Kreaktiboa

Esparru teknologikoko lankidetza-inkubagailua.

Gune honetan, laguntza eta aholkularitza jasotzen duten proiektu teknologikoak dituzten pertsonak elkarrekin bizi dira. Proiektuak garatzeko eta abian jartzeko behar diren esperientzia, tresnak eta ezagutza estrategikoa eskaintzen dira, lankidetzarako lana indartuz.

Kualifikatutako pertsona-talde batek gidatuta eta ekintzailetza teknologikoaren arloan esperientzia duten profesionalek osatuta.

Kontaiguzu zure proiektua

HABIAN! Aktiboa

Ekitaldiak, tailerrak, informazio-jardunaldiak, prestakuntza...

Laura Aguilar, Artea eta Bitxia

09/07/20

+

NOVIRTUAL eta INGUMAK, mentorizazio-beka lortu duten proiektu ekintzaile...

15/05/20

+

6 Gosari Kreatibo HABIAN! hazitegian

15/05/20

+

Oarsoaldeak datorren otsailaren 27an jardunaldi inspiratzailea antolatuk...

15/05/20

+

Errenteriako Udalak hirigune historikoan lehenengo lokala birgaitu du ar...

04/02/20

+

Oarsoaldeak ekonomia zirkularrari buruzko jardunaldia antolatuko du dato...

04/02/20

+