null Webinarra. KULTUR PRODUKTU ETA ZERBITZUAK: TEKNOLOGIAREN BIDEZKO MERKATURATZEA


Saioaren helburua kultura-jarduerak merkaturatzeko fasean teknologiak duen erabilgarritasunari buruz hausnartzea da.


OARSOALDEAk antolatuta, Innobasqueren RIS3 Euskadi jardunaldien barruan, azaroaren 17an ospatuko da.

Aurrerapen teknologikoek eta, batez ere, horien erabilerak eragin eraldatzailea izan dute alderdi guztietan: gizartean eta negozio-ereduetan. Horrenbestez, baita kulturan ere.


Pertsonek ohiturak, itxaropenak, kultura-edukien kontsumoan duten portaera aldatu dute, eta, beraz, sektore horretako eragileek sareko funtzionamendura ere egokitu behar dute. Batzuek dagoeneko egin dute, eta oraindik zalantzan daudenentzat erreferente garrantzitsuak dira.


Komertzializazioa da kultura-sektorea, oro har, hobetzeko arloetako bat. Beraz, merkaturatzearen gaia eta teknologiaren erabilera kultura-sektoreko pertsonek eskatzen duten informazio-eremuetako bat da.


Kultura- eta sorkuntza-sektoreko enpresen topagunea izan nahi duen webinar honen helburua da kultura-sektoreko enpresek teknologiaren erabileraren bidez zer merkaturatze-bide azter ditzaketen hausnartzea, eta, era berean, kultura- eta sorkuntza-enpresak sentsibilizatzea, berrikuntza beren agendetan, erakundeetan, produktuetan, zerbitzuetan edo prozesuetan txertatzeko.


NOIZ:
Azaroaren 17an, 16:00etatik 17:30era.


NON:
Online zoom plataformaren bidez. https://us02web.zoom.us/j/4896678811

ENPRESA PARTE-HARTZAILEAK:
Webinarrean, Motmo eta Ninbo enpresak izango ditugu. Enpresa hauek, beren esperientziaren bidez, kultura-zerbitzuak eta -proiektuak merkaturatzeko orduan teknologiak duen garrantzia azalduko diete parte-hartzaileei.


Motmo
MOTMO da artista sortzaileek beren abesti onenak nola jo erakusteko erabiltzen duten plataforma. Erakusleiho horretan, zure artista gogokoenei buruz gehiago jakin dezakezu, eta haiekin harremana izan. Plataformak, gainera, aurkitzea ia ezinpezkoa diren, eta askok bilatzen dituzten, jatorrizko abestiaren partiturak/tablaturak lortzeko aukera ematen du, pertsona batzuek duten belarri absolutu hori askok ez dutelako.

Web-orria https://motmo.pro/eu/

 

Ninbo

Ninbo, Errenteriako Habian! inkubagailuan dagoen enpresa, multimedia-aplikazioak, esperientzia interaktiboak eta neurrira egindako jokoak garatzen ditu. Besteak beste, birsorkuntza birtualak, bisita birtualak, ibilbide interaktiboak eta kultura- eta turismo-esparrurako aplikazioak sortzen dituzte, hala nola "Museo birtuala aire zabalean" aplikazioa.

Web: Museo birtuala aire zabalean (ninbo.eus)


 

NORI ZUZENDUTA
Kultura- eta sorkuntza-sektoreko enpresei, kulturarekin lotutako arloetan lan egiten duten enpresei eta erakundeei (museoak, hezkuntza-esparrua, etab), musika-alorreko eragile/enpresei, museoen esparruko eragile/enpresa turistikoei eta kultura-sektorean Know How aplika dezaketen enpresa teknologikoei zuzenduta dago topaketa hau.

INFORMAZIOA ETA IZEN-EMATEA
Izen-ematea formulario honen bidez tramitatuko da.
Edo bidali mezu elektroniko bat helbide honetara: esusperregi@oarsoaldea.eus  eta gehitu datu hauek:

 

  • Enpresaren izena
  • IFK
  • Helbide elektronikoa
  • Harremanetarako pertsona
  • Telefonoa

Izena emateko epea azaroaren 16an bukatuko da.


INFORMAZIO +
esusperregi@oarsoaldea.eus
943 494 129


Oarsoaldea Eskualdeko Garapen Agentziaren lehendakaria den Miguel Ángel Sánchezek kultura- eta sorkuntza-sektoreko pertsona guztiak animatu nahi ditu, baita teknologia-sektorekoak ere, jardunaldi aberasgarri honetan parte hartzera, eskualdeko kultura-sektorea bultzatzeko eta eragile guztien topaleku bihurtzeko.

 

 

Azken berriak

HABIAN! INKUBAGAILUAN BITXIGINTZAN HASTEKO TAILER BERRIA

19/05/22

+

Maite Anton Mugertza eta Jone Zubizarreta Unzeta, Berpiztu-ATB bekarako ...

16/05/22

+

“Nazioartekotzeko bideak ikusaraztea eta sentsibilizatzea“ jardunaldia Z...

13/05/22

+