null HABIAN! - TAILERRAK LEKUONAN



Jarduera eta ikuskizun gehienak Lekuona Fabrikan izango dira, eta baten bat Niessen kulturgunerako hitzartu dute. Ekitaldietarako, beharrezkoa da sarrerak aldez aurretik erostea edo gonbidapenak eskuratzea: 'sarrerak.errenteria.eus'. 


Gabonak ate joka ditugun honetan, egitarau zabala aurkeztu dute eta baita Habian! egitasmoaren barruko ekintzaileek ere. Hain zuzen ere, makina bat ekintza izango da abenduan, Lekuona Fabrikan zein Niessen kulturgunean, adin tarte eta gustu guztientzat. 

 


Hilaren 7an emango diote hasiera prestatutako agendari eta, erritmoa hartuta, egiteko ugari izango da abendu osoan, hilaren 30era arte. Prestatu dituzte antzerki saioak, musika eta dantza emanaldiak, tailerrak, hitzaldiak, jolasak eta beste hainbeste proposamen. Egitarau aberatsa da, gainera, aurkeztu dutena. Izan ere, talde eta norbanako entzutetsuak igoko dira oholtza gainera, beren lanak aurkeztera: besteak beste, izango dira Alazne Etxeberria antzezlea, komikoa zein gidoilaria, edota Huntza eta Doctor Deseo musika-taldeak. 


Gabon giroan murgilduta, kulturaz bustitzeko aukera izango dute bertaratzen diren guztiek.

Hori bai, ekitaldietara bertaratzeko eta tailerretan parte hartzeko, beharrezkoa izango da aurretik sarrerak erostea edo gonbidapenak eskuratzea. Informazio guztia eta ikuskizunetarako sarrerak eskuragai daude 'sarrerak.errenteria.eus' web-orrian.  

Azken berriak

ARTISAUTZAREN EUROPAKO ASTEA KROMAN

03/04/24

+

IDOIA LIZEAGA IZAN DA EITBKO BIBA ZUEK SAIOAN

20/02/24

+

Saioa Matxainek Sormena bultzatzen du bere Joskintza eta Patroigintza Ik...

21/12/23

+