null HABIAN!EK ERRENTERIAKO XENPELAR ETXEAN INAUGURATU DU BERE POP UP DENDA


POP UP DENDA edo denda iragankor honek aukera emango digu Gabonetako oparietarako aukera bikaina izan daitezkeen pieza paregabeak, ikusgarriak eta tokiko sorkuntzakoak erosteko. Artista horiek sortutako jantziekin edo piezekin argazkiak ateratzeko photocall dibertigarria izango du Pop Up dendak, eta, gainera, egun horietan tailerrak eskainiko ditu, bertaratzen diren pertsonek artisau-lanbideak ikasteko eta eurek sortutako produktu bat eramateko. (** Kontsultatu prezioak eta ordutegiak hemen)

6 egile hauen bitxiak, soinekoak, jostailuak eta osagarriak aurkitu eta erosi ahal izango dira:

  1. Anne Gago moda diseinua
  2. APh, bitxien diseinua
  3. Jaizki Bakaikoa moda diseinua
  4. Kibo, moda consciente, moda jasangarriaren diseinua
  5. Marta Sensorial, zentzumen-jostailu didaktikoak
  6. Sai-Suo, moda diseinua

Aizpea Otaegik eta Eneko del Amok jende guztia animatu nahi dute denda bisitatzera, proiektua eta denda ezagutzera eta, nola ez!, gabonetan oparitzeko pieza paregabeak erostera.

Dendaren egunak eta ordutegiak:

Abenduaren 19, 20, 22, 23, 24, 26, 27, 28, 29, eta 30ean eta urtarrilaren 2, 3, 4 eta 5ean goizez 10: 00etatik 13: 00etara eta arratsaldez 16: 00etatik 19: 00etara.

Urtarrilaren 21ean eta 31n goizeko 10: 00etatik 13: 00etara bakarrik egongo da zabalik.

**Tailerren egunak eta ordutegiak:

Abenduaren 19, 20, 22, 23, 26, 27, 28, 29 eta 30ean eta urtarrilaren 2, 3, eta 4an, 18: 00etatik 19: 00etara. 5 eurotako prezioa izango du materialerako. Informazioa eta izen-ematea HEMEN

Azken berriak

IDOIA LIZEAGA IZAN DA EITBKO BIBA ZUEK SAIOAN

20/02/24

+

Saioa Matxainek Sormena bultzatzen du bere Joskintza eta Patroigintza Ik...

21/12/23

+

BDCC OSTEGUNA jardunaldia Errenterian: Hizkuntza Teknologiak bultzatzea ...

20/11/23

+