null IDOIA LIZEAGA IZAN DA EITBKO BIBA ZUEK SAIOAN


Idoiak HABIAN! egitasmoan parte hartu zuen gurekin. Buruan zuen proiektua abian jartzen lagundu genion, Artisau Auzoan bere lokal propioa irekiz; horrela, berak egiten duen hori jendeari erakusteko aukera du, eta gainera, jendearentzako tailerrak ere eskaintzen ditu: bitxigintza tailerrak, hibridoen tailerrak eta lore arte tailerrak.


Bitxigilea eta loreen artean irakaslea da, 20 urte baino gehiagoko esperientziarekin. Benetan dagoen lekuraino eraman duena naturarekiko, lurrarekiko sentitzen duen irrika dela dio.


Bitxiak edo sorkuntzak, inguruan dugun naturako elementuen bidez sortzen ditu eta balore horiek zabaltzen dizkie bere ikasleei.

 

Ikusi Biba Zuek-eko bideoa! (15:12 - 27:35)


Idoia Lizeagaren webgunea ikusi nahi baduzu, sartu hemen

 

 

Azken berriak

ARTISAUTZAREN EUROPAKO ASTEA KROMAN

03/04/24

+

IDOIA LIZEAGA IZAN DA EITBKO BIBA ZUEK SAIOAN

20/02/24

+

Saioa Matxainek Sormena bultzatzen du bere Joskintza eta Patroigintza Ik...

21/12/23

+