null IGUANA INFORMATION TECHNOLOGIES ENPRESAK BI JARDUNALDI ESKAINIKO DIZKIE ENPRESA TXIKI ETA ERTAINEI HILABETE HONETAN


Ingeniariak Gipuzkoako Industri Ingeniarien Eskolak antolatuta, bi jardunalditan parte hartuko du Habian!-eko Teknologia Kreatiboko Iguana Information Technologies enpresak hilabete honetan. Hitzaldiak enpresa txikiei eta ertainei nahiz profesionalei daude zuzenduta, eta doakoa da parte-hartzea, aurretiko izen-ematearekin.

David GarcĂ­a Iguana ITko Proiektuen Arduraduna arituko da hizlari lanetan. Davidek eskarmentua du enpresa txikietan eta handietan ERP-ak ezartzean, eta, gainera, TicketBAI osatzen duen plataforma teknologikoaren garapenaren arduraduna da.

Batetik, urtarrilaren 12ko jardunaldian, Iguanaren helburua izango da ERP (Enterpise Resource Planning) bat erabiltzearen abantailak azaltzea. Bestetik, hilaren 25eko saioan, xedea izango da erakustea enpresen zerbitzuak digitalizatzeko soluzioen onurak eta Ticket BAIrekin integratzeko kasu praktiko bat. Bi kasuetan, hitzaldia jarraitu ahal izango da aurrez aurre zein online, goizeko 09:30etatik 10:30etara bitartean.
 

Izen-emateak:

URTARRILAK 12: ERP-aren abantailak (Enterprise Resource Planning)

https://oap.ingeniariak.eus/events/ventajas-del-uso-de-un-erp-en-la-empresa/

URTARRILAK 25: Enpresetako zerbitzuak digitalizatzeko soluzioak eta Ticket BAIrekin integratzeko kasu praktiko bat

https://oap.ingeniariak.eus/events/20230112/

Azken berriak

ARTISAUTZAREN EUROPAKO ASTEA KROMAN

03/04/24

+

IDOIA LIZEAGA IZAN DA EITBKO BIBA ZUEK SAIOAN

20/02/24

+

Saioa Matxainek Sormena bultzatzen du bere Joskintza eta Patroigintza Ik...

21/12/23

+