IGUANAIT enpresak Online aholkularitza teknologikoa eskainiko du datorren apirilaren 28an antolatuko duten webinarrean.
Zure webguneko zerbitzuek independenteki eta koordinaziorik gabe funtzionatzen dute? Zure bezeroek etengabe deitzen dizute zure zerbitzuei buruzko informazioa eskatzen? Arazoak dituzu zure datu-baseak kudeatzeko? Ez duzu zure ERPa zure enpresaren web gunean integratuta?
Iguana IT-k zure zalantzak erantzungo ditu webinarrean.
Zer aztertuko dute saioan?
- Zure negozioko zerbitzu guztiak web gunean ondo integratuta ez izatearen desabantaila nagusiak azalduko dituzte.
- Zure negozioa web gunean ahalik eta hobekien integratzeko moduak adieraziko dizkizute.
- Problematika horri irtenbideak biltzeak dituen onura nagusiak aztertuko dituzte.
- Arazo zehatzei ekin eta irtenbidea emango diote.
- Galdera eta erantzunen txanda., Zure zalantza guztiak argitu ahal izateko.
Guzti hori, Iguana IT enpresako CEOaren eskutik, Manuel Desdín, softwarearen garapenean aditua, sektorean 20 urtetik gorako esperientzia duena.
Zer egin behar duzu izena emateko?
- Eman izena webinarrean hemen
- Bidali zure kontsulta IGUANAIT-eri
- Konektatu webinarrera eta entzun proposatzen duten irtenbidea