null 300 IKUSLEK GOZATU ZUTEN KIBO MODA KONTZIENTEAREKIN, MIRAMAR JAUREGIAN


Miramar Jauregiko aretoak moda jasangarriz jantzi ziren azaroaren 26an, Moda Jasangarriaren desfilearen zazpigarren edizioan. 300 ikusle bertaratu ziren hitzordura, eta guztiek gozatu zuten moda eta jasangarritasuna uztartzea posible dela ziurtatzen duen desfilean.   
 

Artista guztien artean, bere azken proposamenak aurkeztu zituen Ruben Pantiga Habian!-eko ekintzaileak eta diseinatzaileak. Pantigaren estreinaldia izan zen Moda Jasangarriaren desfilean, eta, aurreko aurkezpenetako erritmoa jarraituz, harrera ezin hobea izan zuen KIBO moda kontzienteak. Berrikuntzaren bidez, markaren helburua da jasangarria den moda sortzea, ingurumena zein gizartea zainduta, planetan inpaktu positiboa lortzeko. KIBO moda kontzientearen lerro landuek eta minimalistek zeresana eman zuten jauregiko aretoetan, eta arrakasta izan zuen Pantigaren lanak.
 

KIBO-z gain, desfilea osatu zuten ‘GK Green Fashion’ moda jasangarriaren Gipuzkoako klusterreko kide diren diseinatzaile eta marken beste 10 bildumak. Hain zuzen ere, Miramar Jauregian izan ziren AEG-Upcycling, Dan-tz x Sindesperdicio, KYZ, Emaus, Giovanna Bittante, Kotoi, Laza Clothing, Maider Alzaga, Marta Arritokieta eta Royo. Gainera, AEG Ikastetxeko ikasleek ere beren proposamenak aurkeztu zituzten, eta haiek lanak eman zion amaiera desfile ikusgarriari.
 


Abenduaren 1etik urtarrilaren 5era, Urbilen

Miramar Jauregira bertaratzeko aukera izan ez zutenek, Ruben Pantigaren proposamenak ikusi ahal izango dituzte, abenduaren 1etik aurrera, Urbil merkataritza-gunean. Urtarrilaren 5era arte gordeko da horretarako gune bat, eta, KIBO moda kontzientearen osagarriekin eta jantziekin batera, EKOMODO, Maider Alzaga eta Wave_back_project-en diseinuak ere ikusi ahal izango dira.

 

Azken berriak

ARTISAUTZAREN EUROPAKO ASTEA KROMAN

03/04/24

+

IDOIA LIZEAGA IZAN DA EITBKO BIBA ZUEK SAIOAN

20/02/24

+

Saioa Matxainek Sormena bultzatzen du bere Joskintza eta Patroigintza Ik...

21/12/23

+