null OARSOALDEAK STORYTELLING ETA MARKETING KULTURALARI BURUZKO DOAKO IKASTAROA ANTOLATUKO DU


Sormen- edo kultura-proiektu bat duzu, baina ez dakizu nola ezagutarazi modu eraginkorrean zure bezero potentzialen artean? Entzun al duzu storytelling-hitzaz? Jakin nahi zenuke zertan datzan “istorioak kontatzeko artea” eta nola erabil dezakezun zure kultura edo sormen proiektua hobeto komunikatzeko?

Gai horiei eta beste batzuei erantzuteko, Oarsoaldeak Storytelling eta Marketin Kulturala doako ikastaroa antolatu du, kontakizun zirraragarriak sortu eta lotura iraunkorrak bereganatu izenburupean. Bertan, bertaratutakoek kontakizun koherente eta emozional batean bihurtuko dute beren sormen eta kultura proiektuak, hainbat komunikazio-kanaletan storytellinga aplikatuz. Tailerra kultura eta sormen sektoreko ekintzaileei eta enpresei zuzentzen zaie.

Doakoa ikastaroa ekainaren 28an, 10:00etatik 13:00tara izango da, gaztelaniaz (edukiak euskaraz ahalbidetuko dira), Habian!-eko eraikinean (Jautarkol plaza z/g, Torrekua eraikina, Errenteria). Nerea Kortabitarte idazle eta kazetariak emango du ikastaroa.

 

EMAN IZENA! | IKASTAROAREN PROGRAMA EZAGUTU

 

BAINA, ZER DA STORYTELLING-a?

Storytellinga istorioak kontatzeko artea da. Narratiba egituratuko prozesu bat da, mezu bat komunikatzeko erabiltzen dena, mezu hori irakurtzen edo entzuten duten pertsonak harrapatzeko, emozioak eta balioak erabiliz, mezu hori kokatzeko eta haiekin sintonia sortzeko.

Azken aldian, storytellinga edukiak komunikatzeko modalitaterik eraginkorrenetako bat bihurtu da; izan ere, horien bidez, marka baten, haren produktuen eta zerbitzuen inguruko istorioak kontatzeko aukera izango dugu. Produktu edo zerbitzu bat saldu baino gehiago, storytelling-aren bidez produktu edo zerbitzu horri buruzko istorio bat kontatzen da.

 

IRAKASLEA: NEREA KORTABITARTE

Nerea Kortabitarte (Donostia, 1975) Informazio Zientzietan lizentziatua da Euskal Herriko Unibertsitatean eta Marketin Digitalean masterra du. Bere ibilbide profesionala SER irrati kateko mikrofonoetan hasi zuen eta ondoren Informativos Telecinco-rako lan egin zuen. Halaber, Komunikazio arduraduna izan da kultura-sektoreko enpresetan -FNAC, Irusoin- eta erakunde publikoetan -Donostia Kultura, Eusko Jaurlaritza, Donostiako Plan Estrategikoa. Gaur egun, kultura-sektorean espezializatutako komunikazio-agentzia propioa zuzentzen du, eta, besteak beste, Dock of the Bay edo Crossover Festival de Series jaialdietako prentsa-burua darama.

2019an Juliette, chica valiente haurrentzako ipuina argitaratu zuen. 2020ko azaroan argitaratu zen bere bigarren ipuina, Juliette y un planeta llamado Tierra. 2022ko maiatzean trilogia itxi zuen ¡Viva la diferencia, Juliette! lanarekin.
 

DOAKO IKASTAROA: STORYTELLING ETA MARKETIN KULTURALA

Noiz: Ekainak 28, 10:00etatik 13:00etara

Non: Habian! (Jautarkol plaza z/g, Torrekua eraikina, Errenteria).

Iraupena: 3 ordu.

Hizkuntza: gaztelania (nahiz eta edukiak euskaraz ere emango diren).

Irakaslea: Nerea Kortabitarte

INFO+:  (+34) 943 494 129 | habian@oarsoaldea.eus

 

EMAN IZENA! | IKASTAROAREN PROGRAMA EZAGUTU

Azken berriak

ARTISAUTZAREN EUROPAKO ASTEA KROMAN

03/04/24

+

IDOIA LIZEAGA IZAN DA EITBKO BIBA ZUEK SAIOAN

20/02/24

+

Saioa Matxainek Sormena bultzatzen du bere Joskintza eta Patroigintza Ik...

21/12/23

+