Shandrarentzat, Errenteriako HABIAN! Inkubagailuan kokatutako ekintzailea, arte plastikoak eta ilustrazioa sentitzen eta bizitzen duena modu grafikoan erakusteko bidea dira. Txikitatik izan du gustuko marraztea, baina gaztaroan konturatu zen bere benetako pasioa artearekin lotuta zegoela. Ordutik ez dio utzi teknika eta espresio modu berriak bilatzeari. Esperimentatzeko behar horrek hainbat proiektutan murgiltzera eraman dute ekintzailea.
Bere azken lanak erakusketa batean aurkezteko aukera izan du 2021ean, Katapulta Plataformari esker, eta bertan ilustrazio digital eta tradizionalarekin lotutako sorkuntzak bildu ditu.
Shandrak bere bi alderdiak uztartzen jarraitzen du: kultura-proiektu artistikoen ekoizpena kudeatzera eta ikertzera eramaten duena, alde batetik, eta arte plastikoekin eta ilustrazioarekin esperimentatzera bultzatzen duena, bestetik.
Elkarrizketa osoa hemen eskuragarri, ez galdu!