null Talaios eta Skura enpresek Mycroft proiektua abian jarri dute


Torrekuan partaide diren Talaios eta Skura enpresak bat egin dute adimendun bozgoragailu euskaldun bat garatzeko, Mycroft proiektua izena duena.  Bozgoragailuak hizketa bidez emandako aginduei erantzungo die, euskara izanik komunikazio hizkuntza. Horretarako Elhuyarren hizketa-ezagutza eta hizketa-sintesiko teknologia erabiliko dituzte proiektuan.

Software librekoa izango da  bozgoragailua. Amazon edo Google-ek saltzen dituzten horien modukoa, baina zenbait ezaugarri gehiago izango dituena.

Informazio gehiago nahi izanez gero, bertan duzue haien webgunea:

https://mycroft.eus/2021/04/29/hey

Zorte on proiektuan!

 

Azken berriak

Museo birtuala aire zabalean

15/10/21

+

Legamia, arte bizien sorkuntza eta mediazio egonaldi programa berrian pa...

17/09/21

+

Uztailean moda ikastaroak eta tailerrak HABIAN!-en

24/06/21

+