null ALDAKETAK SORTZEN PROGRAMA


"Aldaketak sortzen" tokiko sortzaileek diseinatutako programa da, eta artisautzaren, sormenaren, kulturaren eta gizartearen arteko sinergia sustatzea du helburu, sormen-jarduera gizarte-eraldaketarako bitarteko eta gizarte-balio garrantzitsuak transmititzeko tresna gisa erabiliz.


HABIAN! eta Artisau Auzoak lankidetza aurkezten dute Errenterian eta eskualdean artisautza, sormena eta eraldaketa soziala bultzatzeko. "Aldaketak Sortzen" programa berritzaile honen barne  garatuko diren jardueren bidez parte-hartzaileei modu aktiboan eta sortzailean parte hartzeko aukera emango zaie naturarekiko errespetua, ingurumen-kontzientzia, tokiko kontsumoa eta ekoizpena sustatzea, haurren eskubideak defendatzea, jasangarritasuna bilatzea eta aniztasuna ospatzeko. 

Programa zirraragarri hau aurrerapauso bat da sormenaren, artisautzaren eta gizarte-balioen sustapenean, eta HABIAN! eta Artisau Auzoek tokiko komunitatearekin duten konpromisoa indartzen du.

 


HABIAN! eta ARTISAU AUZOA


Habian! KSI (Kultura eta Sormen Industria) Sektoreko Lankidetza Ekintzailetzaren Inkubagailuak  2016an ekin zion bere ibilbideari, sormen-lanbideekin lotutako ekintzaileak hartzeko proiektu gisa, artisautzari buruzko ikuspegi bereziarekin, bitxigintza, ehungintza eta beste sormen-lanbide batzuk barne. Inkubagailuak lanerako espazioak, makineria, oinarrizko ekipamendua, tutoretza, prestakuntza eta ekintzailetzarako eta enpresa-garapenerako plataforma eskaintzen dizkie parte-hartzaileei.

Inkubagailu hau aldi baterako egonaldi mugatuak dituzten proiektu sortzaileak martxan jartzeko eta finkatzeko hazitegia da. 

Egun hirigune historikoan dagoen Torrekua eraikin enblematikoan kokatua Habian!ek jauzi kualitatibo garrantzitsua izango du 2024ko hasieran, Agustinen sormen-industrien poloa jarriko baita martxan, erreferentziazko zentroa izango dena kulturaren eremuko sormen-lanbideen eta enpresa-proiektuen azeleratzaile gisa.

Artisau Auzoa, alde zaharra biziberritzea eta artisautza eta sormenezko lanbideak sustatzeko proiektua da, herriko ekonomia suspertzeko estrategiaren barruan kokatzen dena eta hirigune historikoa birgaitzea du helburu, bertan dauden lokalak zaharberritu eta erabilera berri bat emanaz.eta, esperientzia pilotu gisa, kulturarekin, artisautzarekin eta sormenarekin lotutako jarduerak bertan garatzeko aukerak ahalbidetzen dira, artisautzari lotutako nortasun bereziz hornitzeko. Udalak Artisau Auzoa egitasmoaren bidez, herriko merkataritza eta jarduera ekonomikoa suspertzeko ahaleginetan jarraitzen du, indarrak batuz. 

 

"ALDAKETAK SORTZEN" PROGRAMA


"Aldaketak Sortzen" programa, urriaren 20tik azaroaren 17ra  arte egingo da eta helduei, haurrei eta familiei zuzenduta dago. Askotariko aukerak eskainiko ditu, parte-hartzaileei modu aktiboan eta sortzailean parte hartzeko aukera ematen dieten tailerren hiriko esku-hartze eta hitzaldien bidez, gizarte-gaiei buruz sentsibilizatzea eta kontzientziatzea helburu dutenak, hala nola, naturarekiko errespetua, ingurumen-kontzientzia, tokiko kontsumoa eta ekoizpena sustatzea, haurren eskubideak defendatzea, jasangarritasuna bilatzea eta aniztasuna. Programaren itxiera bezala, azaroaren 17an festa bat egingo da Lekuonan, eta bertan sortzen jarraitzez gain, Errenterian ekoitzitako pasta dastatzeko aukera izango da.
 

 

Azken berriak

IDOIA LIZEAGA IZAN DA EITBKO BIBA ZUEK SAIOAN

20/02/24

+

Saioa Matxainek Sormena bultzatzen du bere Joskintza eta Patroigintza Ik...

21/12/23

+

BDCC OSTEGUNA jardunaldia Errenterian: Hizkuntza Teknologiak bultzatzea ...

20/11/23

+