null EKONOMIA ZIRKULARRA KULTURA SEKTOREAN


Planetaren ingurumen-egoera larriagotu eta jasangarritasunaren inguruan planteatzen diren eszenatoki eta erronka berriak paradigma eta ekintza aldaketa bat suposatzen du maila guztietan. Kultura-sektorea aldaketen aurrean jarduten eta eboluzionatzen duen aktore bizia da eta bilakaera berri honen aurrean, ezin du ahanzturan geratu, bere jarduerak hainbat baliabide sortu, ekoitzi eta aprobetxatzen dituelako -materialak, energia, garraioa... - Hondakin mota eta kantitate desberdinak sortuz.

Arteak eta kulturak, euren narratiba eta adierazpen aukera anitzengatik, gizartea kontzientziatzeko eta sentsibilizatzeko tresna gisa funtsezko eginkizuna izan dute urteetan zehar.

Hori dela eta, topaketa/tailer honek  sakontzeko edo ezagutzeko interesa duten kultura-sektoreko eragile desberdinak bildu nahi ditu, ekonomia zirkularrak proposatzen duen ereduak kultura-sektorearentzat suposatzen duenarekin.

Bilera-tailerren helburua informatzea eta topaguneak sortzea da. Hauen bidez, sektoreko agente eragileengan eta beraien prozesu artistiko-kulturaletan, ondorengo kasu eta  esperientzia inspiratzaileak eragitea bilatuko da:

- Balizko aliantzak edo lankidetzak.

- Positiboa den inpaktu sozial eta kulturala, produkzioan eta kontsumoan aldaketa jasangarria sustatuz.

Tailerra Shandra Martínez Caballerok sustatuko du. Berea den RECREAKULT proiektuaren bitartez, kultura sektorean ekonomia zirkularra sustatzen du 2 lan ildoren bidez: ikerketa; eta kultura-sektorean eta bere jarduera artistiko-kulturalean dauden ekonomia zirkularrak sustatzen dituen praktiken eta aukeren inguruan errazte bilerak landuz.

Shandra Martinez Caballero Zuzenbidean Lizentziatua da (EHU-UPV). Horrez gain Kultur Kudeaketa: Musika, Antzerkia eta Dantza Masterra Madrilgo Universidad Complutense-n egin zuen. Hainbat kultur proiektu eta erakundetako lan taldeetan izan da, hala nola Donostia 2016 Europako Kultur Hiriburua proiektuan, Madrilgo Orkestra eta Abesbatza Nazionala, Gasteizko “Conexiones Improbables”, MORGANCREA, KOLDO MITXELENA Kulturunea, Buenawista. Prolleckziom's, edo Donostiako Zinemaldian.

Gainera ez du alde batera uzten bere alderdi artistikoa "Gunter-en alegiak" liburuko ilustrazioetan parte hartu du, kartelen diseinua-ilustrazioan eta pintura erakusketetan ("Hiru momentu" Kutxa Kultur Plaza, Tabakalera, Donostia, 2017) eta ilustrazioan (“Mihise digitala, traza analogikoa” Xenpelar etxea, Errenteria, 2021).

 

TOPAKETA-TAILERRA

Topaketa bi zatitan banatuko da:

  1. ZATIA. ENFOKE TEORIKOA. Aurkezpena eta kontextualizazioaren ostean, kultur sektorearen egungo egoera aztertuko da, non jokatu dezakegun/behar dugun kontuan hartuta eta praktika onak ezagutuko ditugu adibide inspiratzaile gisa.
  2. ZATIA. ENFOKE PRAKTIKOA. Zein baliabide eta hondakin mota sortzen diren, sortutako baliabide eta hondakinekin zer egin daitekeen, jardueran sortzen diren ingurumen-inpaktu negatibo nagusiak zeintzuk diren eta eredu zirkularrean zer aukera, oztopo eta behar detektatzen ditugun aztertuko dira.

 

HABIAN! INKUBAGAILUAN

Topaketa-tailer hau Habian! ekintzailetza inkubagailuan egingo da. Sormen eta kulturaren sektorean espezializatua eta sorkuntza eta artisautza lanbideen alorreko proiektuak martxan jartzea eta finkatzea bultzatzea du helburu. Errenteriako Torrekua eraikinean dago.

  • NOIZ: 2022ko martxoaren 31, osteguna
  • NON: HABIAN! Orereta Kalea, 7. Jautarkol Plaza z/g (Torrekua Eraikina, 3. solairua, 20100 Errenteria, Gipuzkoa).
  • ORDUA: 9:30etik 12:30era (3 orduko iraupena)
  • DINAMIZATZAILEA: RECREAKULTeko Shandra Martinez Caballero
  • TOPAKETA-TAILERREAN IZENA EMAN.

Azken berriak

Uztailean tailerrak Habian!en

28/06/22

+

SORMEN TAILER BERRIA HABIAN! INKUBAGAILUAN

22/06/22

+

EHUNAK SORTZEKO TAILER BERRIA HABIAN! INKUBAGAILUAN

27/05/22

+