null BUELTAN DA AINHOA REDONDOREN 13/20 ARTE TAILERRA MAUKA MOTZETAN!


Uztailaren 1etik 5era eta 8tik 12ra marrazketa, pintura eta ilustrazioko ikastaroetan parte hartzeko aukera izango da.

Ainhoa Redondok hainbat libururi jarri die irudia freskotasuna eta alaitasuna emanez. Gainera,  HABIAN! Inkubagailuan egon bitartean hainbat proiektu jarri ditu martxan,  OROIMIN bilduma, besteak beste, BARRUTIK KANPORAKO IRRIAK eta argitaletxe ezberdinetan ere aritutakoa da, horien artean Denon artean, Elkar, Ikastolen Elkartea, Desclee eta Ibaizabal.

Ikasturtea amaitzear da, eta bere pasioa den hori besteei transmititu nahian, uda honetan ere bere ikastaroan apuntatuko direnen irudimen eta sorkuntzari bultzadatxo bat ematen laguntzeko irrikitan dago. Uztailean, Errenteriako Artisau Auzoan duen lokalean izango dira ikastaroak (Erdiko kalea 32w zenbakiko 1320 arte tailerrean).

Ikastaroan izena emateko jo zuzenean tailerrera edo idatzi info@ainhoaredondo.eus helbidera.

Atera ezazu barnean daramazun artista izaera!
 

Azken berriak

BUELTAN DA AINHOA REDONDOREN 13/20 ARTE TAILERRA MAUKA MOTZETAN!

15/05/24

+

ARTISAUTZAREN EUROPAKO ASTEA KROMAN

03/04/24

+

IDOIA LIZEAGA IZAN DA EITBKO BIBA ZUEK SAIOAN

20/02/24

+